Asteazkena 30 Iraila, 2020

Euskadiko Orkestrak Schubert jaialdi batekin ekingo dio bere Denboraldi zailenari Baluarten

Euskadiko Orkestrak Schubert jaialdi batekin ekingo dio bere Denboraldi zailenari Baluarten

Schuberten sinfonien ziklo batekin emango dio Euskadiko Orkestrak hasiera urriaren 1ean Iruñeko Baluarte Auditoriumean antolakuntza oso zaila izan duen Denboraldi bati, baina musikari dagokionez asmo handikoa ere izango dena.

Egungo pandemia-egoerak, eta haren ondorioz kontzertu-egoitza guztietan (Baluarte, Euskalduna, Kursaal eta Principal ) edukiera murriztu behar izateak, Denboraldiaren programazioa berrantolatzera behartu dute Euskadiko Orkestra, publiko guztiari sarrera eman ahal izateko. Kontzertu kopurua bikoiztu egin da eta programa bakoitzean egin ohi zituen bost kontzertuen ordez, orain 10 kontzertu egin beharko ditu: bina Iruñean, Bilbon eta Gasteizen, eta lau Donostian. Eta hasieran aurreikusitakoez bestelako programa eta formazioekin egingo du. Oriol Roch Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak hitz hauekin azaldu du:

 

“Kontzertu-denboraldi baten hasiera beti izaten da une zoriontsu bat, baita oraingoan ere, ziurgabetasunari eta, beraz, plangintza oro marrazteko zailtasunari lotutako garaietan jarraitzen dugun arren. Lurraldeko orkestra bat gara, eta gogo biziz zeharkatzen dugu gure herrialdea abonatu guztiengana iristeko. Eta esentzia horretan datza, une honetan, gure Denboraldiaren konplexutasuna. Aurtengo programek kasuistika eta ezaugarri desberdinak izango dituzte: egun berean saioak bikoiztuko dira kasu batzuetan, programa bakoitzeko kontzertuen egun kopurua handituko da besteetan, hasiera batean programatutakoez bestelako ordutegiekin eta martxora arte iritsi ahal izan ditugun irtenbideekin. Ondoren, pandemiaren bilakaerak ahalbidetuko digun bidea marrazten jarraituko dugu”.

 

Horregatik, eta sasoiko programak martxora arte berrantolatu eta Denboraldiaren bigarren zatiari aurre egiteko erabakiak ekaina arte behin-behinean atzeratu ondoren, Oriol Rochek honako mezu hau helarazi nahi dio publikoari: “Egoera horren aurrean, ulermena, pazientzia eta konplizitatea eskatzen dizugu. Segurtasuna eman nahi dizugu, gure auditorioek lan handia egin baitute kontzertuetan seguru egon eta senti gaitezen”.

 

 

Schubert jaialdia

 

Euskadiko Orkestrak ostegunean, urriak 1, ekingo die Denboraldi honetako kontzertuei Iruñeko Baluarten, dagoeneko gainontzeko hiriburuetatik pasa ostean: Gasteizen ostiralean (25) izan zen, Donostian astelehenean (28) eta asteartean (29) eta Bilbon asteazkenean (30). Eta oso modu berezian ari da irekitzen Denboraldia: Schuberten sinfonia guztien ziklo bat interpretatuz, schubertiada edo Schubert jaialdi moduan. Konpositorearen zortzi sinfoniak lehendabizikoz entzun ahal izango dira hain jarraian Euskal Herrian, bost egunetan, saio bikoitzekin, ehun kilometroko itzulinguruan, ohiko lau hiriburuetan. Iruñean 1., 3., 6. eta 9.a entzun ahal izango dira. Euskal Herrian aurrekaririk ez duen musika-maratoi bat eta proposamen bat da, espiritu positibo, kementsu eta alai batekin planteatua eta, aldi berean, pandemia garaian musikak sendatzeko duen ahalmena helaraztea ahalbidetuko duena.

Zentzu horretan, Robert Treviño Euskadiko Orkestraren zuzendari titularrak nabarmendu egin nahi izan du inaugurazio-proiektu honek duen interesa:

 

 

“20/21 Denboraldiaren irekiera-programara gonbidatu nahi zaituztet guztioi. Aurten, proiektu berezi batekin hasiko dugu: Schuberten Sinfonien ziklo osoa. Jaialdi hau, proiektu hau, ezin hobea da orkestra honentzat eta baita Euskal Herriarentzat ere une zehatz honetan. Berriro elkartzeko, normaltasunera itzultzeko, kulturari eta arteari berriro heltzeko aukera bat behar dugu. Franz Schubert garai guztietako konpositore handienetako bat da. Bere musika, orkestra moderno baten errepertorioaren muinean txertatua dago. Sinfonia horietako asko ia ahaztuta daude eta oso gutxitan interpretatzen dira. Guretzat, aukera bikaina da orkestra txikiago batekin lan egiteko, gure ikusle guztiak biltzeko eta Franz Schuberten musika Euskal Herri osoan zabaltzeko”.

 

 

Erromantizismoa eta askoz gehiago Denboraldiaren gainerakorako

 

Schubert jaialdiaren ondoren, beste programok izango ditugu: Wagner, Rinat Shaham mezzosopranoarekin; Enigmatikoa, Pablo Ferrandezekin Xostakovitxen biolontxelorako bi kontzertuetan; Aire Nordikoa, Behzod Abduraimov pianistarekin Bartoken 3. pianorako eta Beethovenen 1. pianorako kontzertuetan; Bizirik,  Urquizaren Nire itsas munstroak obraren estreinaldiarekin (Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuko bigarren lana), eta Ruth Reinhardten zuzendaritzapean;  Bidaiak, zeinean Vadim Gluzmanek Prokofieven Biolinerako 2. kontzertua interpretatuko duen, Gemma Newk zuzenduta.  Bidaia musikal honekin guztiarekin batera Schumann, Sibelius eta Dvoraken sinfonia handiak ere izango dira, eta Erromantizismoaren garaian arreta jarri duen Denboraldiari zentzua emango diote.

Hortik aurrera, orkestrak ekaina arteko Denboraldi osoa diseinatuta badu ere, pandemiaren bilakaerak gainerako kontzertuen programa guztien antolaketa berrikustera behartuko du. Denboraldiaren tarte ziurgabe horretan Hans Graf (Euskadiko Orkestrako zuzendari ohia 1994tik 1996ra) eta Anja Bihlmaier zuzendarien bisita jasoko du orkestrak, baita Nikolai Lugansky pianista, Birgit Kolar biolinista eta Manuel Walser baritonoarena ere. Mahler eta Rakhmaninov izango dira martxotik aurrera errepertorioan gehien nabarmenduko diren musikagileak.

 

 

Kontzertuen segurtasuna bermatzeko neurriak

 

Aipatzekoa da kontzertu-aretoek bertaratutako publikoaren segurtasuna bermatzeko egindako lanarekin batera, kontzertu-programak laburragoak eta atsedenik gabekoak izango direla, ikus-entzuleen joan-etorria ahalik eta gehien saihesteko.

Halaber, abonatu-taldeak sortu dira, hiri bakoitzaren edukiera berrantolatzeko eta kontzertuei buruzko gida argi bat jarraitu ahal izateko.

Kontzertuetarako sarreren salmenta Covid-19k ezarritako edukiera murrizketen arabera egongo da eskuragarri, eta kasu bakoitzean saltzeko aukera iragartzen joango da. Garrantzitsua izango da beti euskadikoorkestra.eus orkestraren webgunera jotzea informazio eguneratua lortzeko.

Amaitzeko, eta antolaketa zaileko eta musika arloan asmo handiko Denboraldi honi ekin baino lehen, orkestrak mezu baikor eta indartzaile bat helarazi nahi die bere publikoari eta euskal gizarteari, Robert Treviñoren hitzetan honela zehazten den garai zail hauetan:

 

 

"Ongietorria eman nahi dizuet Euskadiko Orkestraren 20/21 Denboraldira. Azken egunotan asko pentsatu dugu etxeak zer esan nahi duen, eta agian konturatu gara etxea ez dela leku bat, pertsonak baizik. Orkestra-musika komunitatean elkartzeko aukera eta lekua da, jendea elkartu eta gizaki egiten gaituen guztia partekatzeko: maitasuna, bizitza, poza, zoriontasuna, emozioa, irudimena, haurtzaroa, zahartzaroa eta askoz gehiago. Hori egiten saiatzen gara Euskadiko Orkestran. Zuekin elkartu nahi dugu komunitate bat eta etxe bat sortzeko, musikan zentratuz, inoiz baino gehiago behar dugulako. Zatozte zuen orkestrara. Espero dut gure kontzertuetan ikustea".

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al