Osteguna 25 Otsaila, 2016

Alfonso Gómez gasteiztar pianistaren errezitaldia Mirmaongo Matinéetan

Otsailaren 27 larunbatean Alfonso Gómez pianista gasteiztarraren errezitaldia izango da Miramongo Matinéetan. Duela urte asko Alemanian bizi den musikariak joko ditu L.V. Beethovenen Opus 27 1. eta 2. Sonatak eta M. Ravelen bi musikalan: Miroirs piano bakarrerako suitea eta La Valse poema koreografikoaren pianorako bertsioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, ohi denez, goizeko 11:00etan.

Alfonso Gómezen errepertorioa ez da aro zehatz batetara mugatzen; aitzitik, Barrokotik musika garaikideraino sortutako askotariko estiloak lantzen saiatzen da. Horren erakusle, larunbatean Miramonen interpretatuko duen egitaraua: Beethovenen bi sonata eta, horiei kontrajarrita, Ravelen Miroirs eta La Valse. Bi konpositore hauen lanekin batera, interpreatu ohi ditu, besteak beste, W. A. Mozart, J. Brahms, P. Tchaikovsky eta B. Bartóken partiturak. Gure garaiko musikarekin irmoki konprometitua, sortzaile garaikideen obra ugari estreinatu du - horietako asko berari eskainiak- eta hainbat talderekin aritzen da lankidetzan, esaterako MusikFabrik (Parisko Agora jaialdia, Koloniako WDR aretoa eta Philharmonie, Kieveko Philharmonie eta abar). Halaber, Ensemble Sinkro-ko pianista da 2007 urtetik. Kritikak bere laneginen inguruan esandakoen artean, honakoak: "Irudimentsua, egiazkoa, zinez konprometitua", "Piano amaigabea... txundigarria".

Etorkizuneko proiektuen artean ditu Ravelen pianoarako lan guztien grabaketa "Alien Sound Art" disko etxearentzat eta baita Joan Guinjoan (Iñaki Alberdi akordeoi-jotzailearekin), Ignacio Monterrubio edo Alfonso Garcíaren lanen grabaketak ere. Bestalde kontzertuak ditu hitzartuta Gasteiz, Bilbo, Madril, Berlin, Friburgo eta beste hainbat hiritan. 1978. urtean Gasteizen jaioa, Alfonso Gómez bost urterekin hasi zen pianoa jotzen eta Gasteizko "Jesús Guridi Kontserbatorioan abiatu zituen bere ikasketak. Ondoren Rotterdam eta Friburgon osatu zituen ikasketak; alemaniar hiri horretan bizi da 2001 urteaz geroztik.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al