Asteartea 01 Martxoa, 2016

Sony Classical España-k Angel Illarramendiren lana biltzen duen monografikoa argitaratu du, Euskadiko Orkestrak interpretatu duena

Sony Classical España-k Angel Illarramendiren lana biltzen duen monografikoa argitaratu du, Euskadiko Orkestrak interpretatu duena
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak disko berria du bere ondare diskografikoan: Angel Illarramendiren (Zarautz, 1958) 4. Sinfonía, “Ingenua” eta 9. Sinfonia biltzen dituen CDa. Biak Euskadiko Orkestrak José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean interpretatu zituen.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak disko berria du bere ondare diskografikoan: Angel Illarramendiren (Zarautz, 1958) 4. Sinfonía, "Ingenua" eta 9. Sinfonia biltzen dituen CDa. Biak Euskadiko Orkestrak José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean interpretatu zituen. Diskoa Sony Classical España disko etxeak plazaratu du nazioarte-mailan.

Proiektu hau 2015. urteko udaberrian gauzatu zen. Illarramendik 1993an sortutako 4. Sinfonia, "Ingenua", martxoaren amaiera aldera grabatu zuen Orkestrak Miramongo bere egoitzan; obra osatzen duten hiru mugimenduak laguntzen dituzten testuak, Juan Alberto Buenetxea idazleak eta Illarramendik berak idatziak, Maite Arruabarrena mezzosopranoak kantatu zituen euskaraz. 2012 eta 2014 urte bitartean sortutako 9. Sinfonia, aldiz, zuzeneko emanaldian izan zen jasoa, apìrilaren bukaera aldera, Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian; grabaketa donostiako Kursaal Auditorioan egin zen. Edizio honek Eusko Jaurlaritzaren eta SGAE Fundazioaren laguntza jaso du.

Diskoa salgai dago ohiko salmenta-guneetan eta baita euskarri digitalean ere, Spotify, Amazon eta Deezer-en.

Illarramendi, sinfoniagilea. Zinemarako idatzi duen musikari esker ezagunagoa bada ere (Gracia Querejeta, Pedro Olea, Juan José Campanella edo Manuel Gutiérrez Aragón zuzendariekin egin du lan, besteak beste), sortzaile honek ez du hala ere kontzertu-musika baztertu. 1984. urtean hasi eta gaurdaino sinfonía-ziklo nabarmena sortu du, esaterako. Illarramendirentzat sinfonia-ziklo hori zinerako lanen beste muturrean dago: "Egungo sinfoniak ez du zerikusirik sonata-forman oinarritu gidoi zorrotza zuen sinfonia klasiko eta erromantikoarekin", dio egileak. "Egungo sinfonia musika-forma askeena da, apika". Diskoarekin batera argitaratutako iruzkinaren egile Juan Ángel Vela del Campo musika-kritikoaren hitzetan, "Illarramendiren musika unibertsala, askea, aurreritzi gabekoa da, soinuaren edartasunaren maitale eta oso arduratsua hau argi eta pasioz helarazteko".

Illarramendi+EOS. Euskadiko Orkestrak interpretatu dituen Angel Illarramendiren obren artean, 3. Sinfonia, "Harri zuria" (Karontek 2009an disko batean argitaratua), "Troaiarrak" edo "Una historia reciente" zinerako musikaz osatutako suitea.

Maite Arruabarrena sarritan aritu da lankidetzan Euskadiko Orkestrarekin. 1986ko Musikasten lehenbiziko aldiz elkarrekin jardun zirenetik topo egin dute Orkestraren Abonu Denboraldian, ABAO-OLBEren denboaldian, Donostiako Musika Hamabostaldian, berriz ere Musikasten edo bestelako kontzertuetan.

José Miguel Pérez-Sierra maisuak 2012an zuzendu zuen estreinakoz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta ordutik hainbat alditan zuzendu du, Abonu Denboraldian, OLBEren opera denboraldian eta baita Musique en Côte Basque jaialdian ere. Egun Pérez-Sierra nazioarte mailan goranzko ibilbide nabarmena egiten ari da opera zuzendari gisa.

CDaren edukia:
Angel Illarramendi

4. Sinfonia "Ingenua"
I. Allegro - Moderato
II. Andante - Allegro - Moderato
III. Allegro
9. Sinfonia
Andante - Allegro - PrestoAdagio - Moderato

José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
Maite Arruabarrena, mezzosopranoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron