Osteguna 26 Maiatza, 2011

EASO Araoz Gazte Abesbatza denboraldiko azken Miramongo Matinéean

EASO Araoz Gazte Abesbatza denboraldiko azken Miramongo Matinéean
Maiatzaren 28 larunbatean Orkestraren egoitzako auditorioan Miramongo Matinéeak zikloaren 2010/2011 denboraldiko azken kontzertua izango da.

Maiatzaren 28 larunbatean Orkestraren egoitzako auditorioan Miramongo Matinéeak zikloaren 2010/2011 denboraldiko azken kontzertua izango da. Euskadiko Orkestraren ganbera zikloa iraila bitartean agurtuko duen emanaldi honetan, Gorka Mirandak zuzenduriko EASO Araoz Gazte Abesbatzak izaera liturgikodun edo gai erlijiosoak hizpide dituzten Gounod, Fauré, Franck eta d'Indy-ren lanak biltzen dituen egitaraua aurketzuko du. Araoz Gazte Abesbatzarekin batera Ana Otxoa sopranoa, Oscar Candendo pianoan eta Ana belén García izango ditu lagun. Azken honek Orkestrak duela gutxi erositako XIX. mende amaierako Christophe & Eiténne harmoniuma joko du, berrikuntza lanen ondoren estreinakoz.

EASO Araoz Gazte Abesbatza, 2004. urtean sortu zen Easo Abesbatzaren baitan, Easo Musika Eskolarekin batera. 12 eta 16 urte bitarteko neskek osatzen dute. Bere sorreratik Gorka Mirandak zuzentzen duen abesbatzak, kontzertu musiko-koral ugari eman ditu Pasaia, Oiartzun, Tolosa, Lasarte-Oria, Zumarraga, Donostia eta abarretan. Aipatzekoak dira gainera Santanderreko 55. Nazioarteko Festibalean parte hartzea Amilcare Ponchielliren "La Gioconda" opera abestuz, eta Donostiako Musika Hamabostaldiko 68. eta 69. ediziotako inaugurazio eta haurren egunen barruan eskainitako kontzertuak. Musikari eta zuzendari handiekin egin ahal izan du lan, esaterako Günter Neuhold, Jose Luis Estelles, Antonio Pirolli eta Juan Jose Ocon.

Araozek Matinéerako prestatu duen egitaraua XIX. mendeko frantziar egile nabarmenenetako batzuk ahots zurientzat idatzitako musika erlijiosoak osatzen du, ia osotasunean. Charles Gounoden 4. Meza laburra. César Franckek duo koralentzat idatzitako musika, Gabriel Fauréren obra erlijioso zoliaren aukeraketa bat eta amaitzeko, C. Francken ikasle eta jarraitzaile sutsu Vincent d'Indyren kantata koral bat. D'Indy Jesús Guridi edo José María Usandizaga euskal musikagileen formakuntzan hainbesteko garrantzia izan zuen Parisko Schola Cantorum delakoaren sortzaile eta alma mater izan zen.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al