Astelehena 23 Maiatza, 2011

Orkestrak bere Abonu-programa berri bat eskainiko du hilaren 26an Gasteizko Principal Antzokian

Orkestrak bere Abonu-programa berri bat eskainiko du hilaren 26an Gasteizko Principal Antzokian
Howard Griffithsen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrako kide Bruno Claverie eta Pascal Laffont arituko dira bakarlari.

Maiatzaren 26 ostegunean euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldiko kontzertu berri bat izango da Gasteizko Principal Antzokian. Arabar hiriburuan soilik askainiko den 14. Abonu-programari dagokion kontzertu honek Euskadiko Orkestrako kide Bruno Claverie flauta bakarlaria eta Pascal Laffont oboe bakarlaria bakarlari gonbidatu gisa entzuteko aukera emango digu. Biek Orkestrako organikoren baitan dituzten atrilak utzi eta erabateko protagonista bilakatuko dira emanaldi honetan. Howard Griffiths maisuaren zuzendaritzapean, Domenico Cimarosaren Flauta, oboe eta orkestrarako kontzertua interpretatuko dute.

Bruno Claverie (Pau, 1966) eta Pascal Laffont-ek (Auch, 1968) ibilbide luzea egin dute jada Euskadiko Orkestrarekin batera. Gainera, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko, Musikeneko, irakasle dira biak eta ganbera-talde ezberdinekin lankidetzan aritzen dira sarritan, esaterako Opus 64 edo Diatessaron Ensemble taldeekin. Oraingoan bakarlari gisa indarrak batu eta Domenico Cimarosaren Flauta, oboe eta orkestrarako kontzertua interpretatuko dute. Hasiera batean Cimarosak bi flautarako idatzi bazuen ere, ohikoa den flauta eta oboerako bertsioan izango da entzungai. Izan ere, transkripzioak lagundu egiten du bi bakarlarien arteko elkarrizketak aberasten eta tinbreari dagokionez aniztasuna ematen.

Egitaraua osotzeko, Ludwig Van Beethovenen Prometeoren kreaturak ballet alegoriko zein berriztatzailearen zati ezberdinak eta konpositorea hil ostean estreinatutako Franz Schuberten Hirugarren Sinfonia interpretatuko dira.

Honako hau bigarren aldia da Howard Griffiths maisuak Orkestraren Abonu-Denboraldian esku hartzen duela. Egun Brandenburgisches Staatsorchester Frankfurt eta Züricheko Camerata Schweiz delakoaren zuzendari artistikoa denak 2009ko ekainan zuzendu zuen Orkestra, EOSeko fagot bakarlari Marco Caratto, María Espada eta Ainhoa Zubillaga sopranoak eta Bilboko Koral Elkartearekin batera.

Abonu-Denboraldiaz kanpo ere egongo da programa hau entzuteko aukerarik: maiatzaren 27 ostiralean, 19:30etan Azkoitiko Baztartxo Antzokian, XX. Azkoitiko Udaberriko Musikaldiaren programazioaren barnean. Kontzertu hau "Orkestra Herrietan" bere egitasmoaren baitan kokatzen du Orkestrak.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar