Asteazkena 26 Urtarrila, 2022

‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ martxoaren 19ra atzeratu da Kursaalen; Gasteizen, aldiz, mantendu egingo da igande honetan

‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ martxoaren 19ra atzeratu da Kursaalen; Gasteizen, aldiz, mantendu egingo da igande honetan

Askotariko musika eta zirkuaren magia uztartzen dituen ekoizpen honen Musika Familian kontzertuak aste honetarako programatuta zeuden: urtarrilaren 29an (18:00) Kursaalen eta urtarrilaren 30ean (saio bikoitzean: 17:00 eta 18:30) Garcia Lorca Antzokian. Gasteizko kontzertuek aurreikusitakoaren arabera jarraitzen dute, baina Donostiako hitzordua martxoaren 19ra atzeratu behar izan da pandemiaren murrizketen ondorioz.

 

Euskadiko Orkestra Cirkus Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren baitako ekoizpena da, eta azaroaren erdialdean estreinatu zen orkestraren Miramongo egoitzan dozena bat Eskola Kontzertutan.

Aste honetan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekoizpen hau, zirkuaren magiari lotutako musikarekin alaitasun eta fantasiazko eztanda bat proposatzen duena, Donostian (Kursaalen, urtarrilaren 29an, 18:00etan) eta Gasteizen (Garcia Lorca Antzokian, urtarrilaren 30ean, 17:00etan eta 18:30ean) eskaini behar zitzaien familiei hasiera batean. Gasteizko hitzordua, Gasteizko Udalarekin koprodukzioan antolatua, aurreikusitakoaren arabera mantenduko da; hala ere, Donostiako kontzertua, Kursaal Eszenarekin koprodukzioan antolatua, atzeratu egin behar izan da, gaur egungo osasun-egoerak edukierari nabarmen eragin diolako. Kursaaleko data berria martxoaren 19an izango da, 18:00etan, ganbera-aretoan.

Donostiako kasuan, hasiera batean iragarri zen datarako erositako sarrera guztiak baliagarriak izango dira data berrirako, inolako aldaketarik egin beharrik gabe. Hala ere, euren sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek kursaaleszena@kursaal.eus email helbidera idatziz egin dezakete euren eskaria (itzulketa-eskariak otsailaren 25a baino lehen egin beharko dira). Sentitzen ditugu atzerapen honek sor ditzaken eragozpenak.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az