Asteartea 23 Apirila, 2013

Euskadiko Orkestra Miguel Angel Gómez Martínezek zuzenduta eta Josu De Solaun pianojotzaileak lagunduta bere Abonu Denboraldian

Euskadiko Orkestra Miguel Angel Gómez Martínezek zuzenduta eta Josu De Solaun pianojotzaileak lagunduta bere Abonu Denboraldian
Apirilaren 24an Iruñako Baluarte Auditorioan, 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian eta 26an Gasteizko Principal Antzokian.

Madrildik itzuli berria dela, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko 12. Programari dagozkion kontzertuak eskainiko ditu aste honetan. Bihar asteazkena, hilak 24, Iruñako Baluarte Auditorioan ariko da, ostegunean Bilboko Euskalduna Jauregian eta ostiralean, programa amaituz, Gasteizko Principal Antzokian. Orkestrak joan zen larunbatean Madrilgo Auditorio Nazionalean eskainitako kontzertuan lankide izandako Miguel Angel Gómez Martínez maisua eta Josu De Solaun pianojotzailea izango ditu, hurrenez hurren, gidari eta bakarlari gonbidatu. Egitaraua ere Madrilen eskaini berri dena izango da, Beethoven oinarri harturik: Egmont Obertura, Piano eta orkestrarako 5. kontzertua "Enperadorea" eta 7. Sinfonia. Obra hauen interpretazioak harrera bikaina izan zuen Auditorio Nazionalean.

Miguel Angel Gómez Martínez, Euskadiko Orkestraren zuzendari titular 1989tik 1993ra, une garrantzitsuetan zuzendu du berau, esaterako Alemania eta Austrian barrena nazioarte mailako bira garrantzitsuenetako batean eta Claves disko etxeak argitaratutako Euskal Konpositoreen Bildumako lehenbiziko diskoa, Jesús Guridiren obra bilduz. Gainera, opera antzoki eta orkestra sinfoniko zein filarmoniko nabarmenenek gonbidatu ohi dute. RTVE, Teatro Lírico Nacional La Zarzuela, GMD Nationaltheater, Manheim, GMD National Opera Helsinki, HSO Hamburgo, Valentzia eta Bernako Opera. Suite Burlesca, Sinfonía del Descubrimiento, Cinco canciones sobre poemas de Alonso Gamo, Sinfonía del Agua, Amaneciendo, Cartas de un Enamorado konposatu ditu, besteak beste, eta DECCA, ORFEO, RCA, BONGIOVANNI, HISPAVOX, CLAVES, TELDEC, NAXOS, PHILIPS, ONDINE eta abarrekin grabatu du.

Josu De Solaun estreinakoz Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian. 2006an Josu De Solaunek XV. José Iturbi Nazioarteko Piano Lehiketako Lehenengo Sari Nagusia eskuratu zuen. Lehiaketaren ia 40 urtetan sari hau merezitako lehenengo pianojotzaile espainiarra bilakatu zen. Europa, Amerika eta Asiako herrialde ezberdinetan aritu da (Kennedy Center, Carnegie Hall, Metropolitan Opera, Merkin Hall, Steinway Hall, Teatro Monumental, Chicago Cultural Center, Palau de la Música, Palau de les Arts, ...). Ryan Haskins, Paul Daniel, Ormsby Wilkins, Ramón Tébar, Francesco Angelico eta Max Bragado maisuekin aritu da, askoren artean, eta Leos Janacek Filharmonic, Real Filharmonia de Galicia, Ciudad de México, Monterey Symphony, New York Sinfonietta, Moskuko Rudolf Barshai Ganbera Orkestra, New Yorkeko North Shore Symphony Orchestra, Valentziako eta Bariko Orkestrekin, American Ballet Theatre Orchestra eta abarrekin batera.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al