Ostirala 05 Ekaina, 2015

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2015/2016 Denboraldia

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2015/2016 Denboraldia
Abonu Denboraldia irailaren 24an hasiko da Gasteizen eta 2016ko ekainaren 17an bukatuko da, Donostian. Abonu berriak uztailaren 6an jarriko dira salgai (berriztatzea automatikoa da).

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu gehiago eskainiko ditu bere 34. denboraldian. Honela, iragan denboraldietan eman abonu kontzertu kopuru berbera eskainiko du, bultzada berria emanaz denboraldiari eta harreman estuagoa sendotuz Bilbo, Donostia eta Iruñeko zikloekin. Halaber, zuzendari eta bakarlari berriak ekartzeko apustua egin du. Gehienak izen berriak dira euskal eszenatokietan, zenbaiten kasuan baita estatuan ere, baina guztiek ere ospe eta entzute handia lortu dute nazioartean. Kontrastea izango da Denboraldi honetako programen ezaugarri nagusia: kontrastea musikagile, lan, estilo eta formatu ezberdinen artean. Musika-katalogo zabala eskainiko du Euskadiko Orkestrak. Bertan, errepertorio sinfonikoaren funtsezko lanez gain, musika garaikidea eta eszena sartuko ditugu ere.

"Errauskine" lanarekin egin debuta eta gero, Euskadiko Orkestra Versailleseko Errege Operara bueltatuko da. Oraingoan "Ederra eta Piztia" izango da ekoizpena, abenduan estreinatuko duguna Malandain Ballet Biarritzekin batera. Honela, Orkestra Frantziako jaialdi ospetsuenetako batera bueltatuko da.

Euskadiko Orkestra gure herriko musika eta kultura arloko ondasun nagusia bilakatzeko bidean da. Ondorioz, ohiko lau hirietan eginiko abonu zikloez gain, formatu ezberdineko jarduera eta kontzertu ugari eskainiko ditu, mota guztietako entzuleentzat. Iraganean egindakoari jarraiki, baina gure eskaintza urtero berrituz, arlo ezberdinekin daukagun konpromiso irmoaren isla: hezkuntza arloa, Musikenekin batera, Aula Jordá Gelaren bidez. Orkestra Ikasketen Lehen Masterraren lehen promozioa izango dugu Denboraldi honetan. Eta heziketa arloa, Musika Gelaren bidez. Miramongo Matinéeak formatu txikiko kalitatezko musika eskaintzen duen zikloa da eta Orkestra Herrietan ekimenak formatu handiko musika ezohiko eszenatokitara eramango ditu. Eta, halaber, bere eginkizun sozial eta kulturala gure herriko jaialdi nagusienetan duen partaidetzarekin osatuko du Orkestrak: Bilboko OLBE eta Musika-Música, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia, Festival de Musique en Côte Basque eta Musikaste.

Nabarmentzekoa ere Donostia 2016 Kultur Hiriburutza ospatuko dugun urtean Euskadiko Orkestrak EMUSIK eta ICMA bezalako ekitaldi ezberdinetan izango duen inplikazioa. Azken horretan Europako Musika Klasikoaren Sariak banatuko dira Donostian eta Euskadiko Orkestra anfitrioia izango da.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron