Ostirala 05 Ekaina, 2015

Euskadiko Orkestraren 2015/2016 Denboraldia: kontzertu gehiago, presenteago, indartsuago, sendoago eta konektatuago

Euskadiko Orkestraren 2015/2016 Denboraldia: kontzertu gehiago, presenteago, indartsuago, sendoago eta konektatuago
Kultura Sailburu eta Orkestraren Presidente Cristina Uriarte, Zuzendari Titular Jun Märkl eta Zuzendari Nagusi Oriol Rochek datozen hilabeteetarako jardueraren lerro nagusiak eman dituzte ezagutzera.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2015/2016 Denboraldia aurkeztu da Orkestraren Miamongo Egoitzan. Kultura Sailburu eta Orkestraren Presidente Cristina Uriarte, Zuzendari Titular Jun Märkl eta Zuzendari Nagusi Oriol Rochek datozen hilabeteetarako jardueraren lerro nagusiak eman dituzte ezagutzera.

Kontzertu gehiago, presenteago, indartsuago, sendoago eta konektatuago izan dira Euskadiko orkestraren hiru arduradun gonerek gehien erabilitako hitzak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu eta Orkestrako Presidente Cristina Uriartek, proiektuari bere erabateko babesa agertuz, Euskadiko Orkestra "indartsuagoa, sendoagoa eta gure Herrialdean musikaren alorrean funtsezko tresna izatea helburu harturik" dagoen erakundea dela adierazi du. "Gure herriko konpositore, abesbatza eta kultur gertakariekin estuki lotuta egoteko asmo tinkoa erakusten duen Denboraldi berriko programazioak islatzen duen bezala", gaineratu du.

Euskadiko Orkestrako zuzendari titular Jun Märklek adierazpen honi eutsi eta bi kontzeptu gehitu ditu: "taldearen ahal handia eta berau osatzen duten musikarien kalitatea lantzea, Orkestra nazioarte mailan kokatuko duten obra handiak interpretatzeko". "Hezkuntzak Orkestraren estrategia nagusi gisa duen garrantzia" azpimarratu du, horren inguruan "Anoetako Estadioan EMUSIK 2016 egitasmoan esku hartuko dugu" ere esan du Jun Märklek.

Ausartago, konplizeago, konektatuago, eta presenteago. Hauek dira Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi Oriol Rochek Denboraldi berria aurkezteko erabilitako adjektiboetako batzuk. Ondoren, sakonki azaldu ditu. Guztiek partekatzen dute, Uriarte eta Märklek ere bai, Euskadiko Orkestra bere euskarri den gizartearekin lotzeko asmoa, "jendeak Euskadiko Orkestra gehiago nahi duelako".

Ausartagoa Abonu Denboraldian eskainiko dituen kontzertuen kopurua handitu delako, programazioan etengabeko kontrastea bilatu izanagatik edo maila gorenekoak badira ere gure eszenatokietan aritzen ez diren artistak aurkezteagatik; bide batez, Orkestraren jarraitzaile den ikuslegoari eta, bereziki, abonatuei programazioaren diseinuan konfidantza izan dezatela eskatu die. Bebesle edo lankide diren erakundeei, komunikabideei eta publikoari eta bereziki abonatuei eskertza ere etengabekoa izan da prentsaurrekoan. Bertan eman da ezagutzera gainera Orekestrak 2015/2016 Denboraldian lagun izango duen irudia.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron