Berriak
Ostirala 10 Urria, 2025

Sarrerak salgai ‘Musika tantak’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat.

Kontzertua urriaren 25ean izango da, 12:00etan, Miramonen, eta Musika Gela zikloko 25/26 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Asteazkena 08 Urria, 2025

Kaabestrik larunbat honetan inauguratuko du Miramongo Matinéeen ziklo berria

Euskadiko Orkestrako hamasei kidek osatzen duten taldeak Part, Hindemith, Holst, Xostakovitx eta Bernsteinen obrak interpretatuko ditu Denboraldiko lehen kontzertu honetan, larunbatean, urriak 11, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Ostirala 26 Iraila, 2025

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldi Sinfonikoa inauguratuko du Berlioz eta Ravelekin

Miren Urbieta-Vega, Berliozen ‘Herminie’-ren interpretazioan, eta Landarbaso Abesbatza (Gasteizen izan ezik), Ravelen ‘Daphnis et Chloe’-ren interpretazioan, izango ditu orkestrak ondoan lehen programa honetan.

Sarrerak salgai daude Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako, 10 eta 40 euro bitartean.

Astelehena 15 Iraila, 2025

Salgai daude Miramongo Matinéeen sarrera eta abonamenduak

Euskadiko Orkestraren ganbera-musikako zikloa urriaren 11n hasiko da 16 musika-hitzordu berrirekin. Miguel Ituarte eta Bilboko Koral Elkartea bezalako gonbidatu bereziak izango dira protagonista denboraldiko programazioan, gainerakoan Euskadiko Orkestrako kidez osatutako talde ugari izango dituena.

Asteartea 09 Iraila, 2025

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 20

Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren baitan eskainiko duen zinemako musikaren kontzertua aurkeztu dute. Belodromoa Zinemaldiaren lehen larunbatean irekiko da musikazale, zinemazale, eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta film horien eszenen muntaketa elkartzen dituen ikuskizuna eskaintzeko. 

Ikus-entzunezko plazerez betetako ordu eta laurdeneko tartea izango da, irailaren 20ean (larunbata), arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa da.

Asteazkena 03 Iraila, 2025

Euskadiko Orkestrak Otoño Musical Soriano jaialdiaren 33. edizioa inauguratuko du bihar

Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldeak osatuko dute ahots-taldea François Lopez-Ferrerrek zuzendutako kontzertuan. Bihar izango da, irailak 4, 20:00etan, Soriako Audientziaren Jauregian.