Asteartea 22 Azaroa, 2011

Euskadiko Orkestrak Andra Mari Abesbatza hartuko du Schubert-en 5. Meza lehenbiziko aldiz interpretatzeko

Abonu-Denboraldiaren baitan, azaroaren 25etik abenduaren 2ra, Orkestrak Andrés Orozco-Estradak zuzenduta, Schubert-en 5. meza argudio nagusi izango duen programa sinfoniko-korala eskainiko du. Orkestrak instrumentazio zabala eta ahotsei dagokienez aberatsa den partitura hau interpretatzen duen lehenbiziko aldia izango da eta José Manuel Tifek zuzentzen duen Andra Mari Abesbatzaren esku hartze garrantzitsuarekin egingo du. Gainera bakarlari talde nabarmen bat ere izango da. "Aldareetatik orkestrara" izenburua duen programa honen kontzertuak izango dira azaroaren 25 eta abenduaren 2an Donostiako Kursaalean, 28an Iruñeako Baluarten, 29an Gasteizko Principal Antzokian eta 30ean Bilboko Euskaldunan.

Schuberten 5. Meza interpretatzean Andrés Orozco-Estrada Andra Mari Abesbatzarekin arituko da berriz ere. 2007an zuzendu zuen estreinakoz, Musikasten, EOS ere lehenbiziko aldiz zuzendu zuen kontzertuan. Ondoren 2009an Musika Hamabostaldian eta 2010ean Orkestraren Abonu-Denboraldian zuzendu zuen Andrés Orozco-Estradak Andra Mari Abesbatza. Honetaz gain, lau abeslari gazte arituko dira, horietako hiru Euskadiko Orkestrarekin lehenbiziko aldiz: Ana Quintans sopranoa, Ida Aldrian mezzosopranoa, José Luis Sola tenorea eta Klemens Sander baritonoa.

Schuberten azken aurreko meza bere errepertoriora gehitzeaz gain, Orkestrak Camille Sain Saënsen 3. Sinfonia organuarekin interpretatuko du bosgarren programa honetan. Paristar konpositorearen sinfonien artean guztira bosgarrena eta azkena izan zen hau frantziar sinfoniak XIX. mendeko azken urteetan bizi izandako bilakaeran aurrerapausu erabakiorra izan zen. Honetan Saint Saënsek organua musika erlijiosoaren eremutik atera eta orkestrari gehitzen dio. Programa hau bera, Andrés Orozco-Estradak zuzenduta, baina Tonkünstler Wien orkestrak interpretatua, Vienako Musikverein-ean izango da entzungai abenduaren erdialdera.

Entsegu irekia. Musika Gelaren programazioaren baitan, azaroaren 24 ostegunean Orkestrak programa sinfoniko-koral honen entseguetako bateko ateak irekiko dizkie EHUko Esperientzia-Gelatako 63 ikasleri eta Musikeneko ikasle-talde bati.

UNICEF-ekin lankidetzan. Abonu-programa honen barnean Iruña, Gasteiz eta Bilbon izango diren kontzertuetan Euskadiko Orkestra UNICEF erakundearekin lankidetzan arituko da, haurren desnutrizioaren aurkako urte amaierako kanpaina berezi batean lagunduz. Orkestra erakunde honekin lankidetzan aritzen den bigarren urtea da.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino