Osteguna 24 Azaroa, 2011

TubHaria, hari-laukotea eta tuba Miramongo Matinéetan

Azaroaren 26 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloko kontzertu berri bat izango da eta Euskadiko Orkestraren egoitzako eszenatokia proposamen ezberdin baten topagune bilakatuko da: oraingoan hari-laukote eta tubaren topagune. Hari-laukotea ganbera musikako talde tradizionalenetakoa dugu eta honen sinbiosi tinbrikoa erabatekoa da. TubHaria taldeak larunbat goizean egingo duen ariketaren nobedadeak tubarekin bategitean datza. Instrumentu hau orkestra sinfonikoko bere kideak baino modernoagoa baita, XIX. mende erdialdekoa, eta bere tesitura eta hotsa oso bestelakoa da. TubHariako kide dira Oscar Abella, tuba, Raquel Cortinas eta Ricardo Ruiz, biolinak, Natacha Dupuy-Scordamaglia, biola, eta Gabriel Mesado, biolontxeloa.

Egitaraua instrumentu-konbinaketa hain berezitik eratorritako hots eta egitura katalogo berrian murgilduko da. Honela, bi lehenbiziko partiturak jatorriz hari-laukote eta tubarako sortutakoak izango dira: Ballade for Tuba and String Quartet, konpositore eta tubaren birtuoso Roland Szentpalik 2002an idatzia, eta Quintet for Tuba and Strings, Jan Bach estatubatuarrak 1978an konposatua.

Itzala H.C. Andersenen arabera obraren erabateko estreinaldia. Hari eta tubaren arteko jokoak norabide berria hartuko du Euskadiko Orkestrako tuba bakarlari Oscar Abellak konposatutako hari-kuartetoren erabateko estreinaldiarekin. Partitura hau H.C. Andersenen "Itzala" kontakizun ilunetik sortzen da. Honetan gizon bat bere itzalarengandik aldentzen da, beranduago itzal hori gizaki bilakatuta itzuli eta gizona erahiltzen du. Egilearen arabera, argumentu honen aberastasunak eta narrazioan funtsezkoa den irudi batek ("itzalak gizonaren papera egiten zuen eta gizonak itzalarena") musika konplexu bat idatzera bultzatu zuten EOSeko musikaria, non "gai alderantzizkatuak" ugari diren eta hasiera batean akonpainamendua dena ondoren gai nagusi bihurtzen den

Eta kontzertua osotzeko, tubak beste ikupegi batetik helduko dio Matinéearen argumentu nagusiari: Pablo Sarasateren biolinerako Aires Bohemios obra ezagun eta klasikoa berraurkitzeko aukera izango dugu, tubarako moldatua. Kontzertu hau Oscar Abellaren irakasle izandako Mel Culbertsoni (1946-2011), tuba modernoaren aita izan zen interprete eta pedagogoari omenaldia izango da.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea