Asteartea 15 Azaroa, 2011

“la Caixa” Gizarte Ekintzak Händelen Mesias kontzertu parte-hartzailea Gasteizen aurkeztuko du Euskadiko Orkestraren lankidetzarekin

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi Iñigo Alberdik, "la Caixa"ren negozio arloko zuzendaria Araban, Juan José Ortiz eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren kontzertu parte-hartzailearen koordinatzaile Yolanda Altimirasek Händelen Mesias parte-hartzailea aurkeztu dute. "la Caixa" Gizarte Ekintzak Euskadiko Orkestrarekin lankidetzarekin antolatutako kontzertu hau datorren abenduaren 15ean izango da Gasteizko Principal Antzokian.

Gasteizen estreinako aldiz egingo den"la Caixa" Gizarte Ekintzaren ekimen hau esperientzia aberasgarria izango da bertako koruentzat, amets bat egia bilakatzera gonbidatzen baititu: koru-errepertorioko lan nabarmenenetako bat orkestra eta zuzendari profesionalekin batera abestera, hain zuzen. Agrupación Coral Bleibet, Coro Claustrum Armonicum, Udaberria Gazte Abesbatza eta Samaniego Abesbatzako kide diren 110 abeslari amateur inguruk esku hartuko dute kontzertu honetan. Guztiek asteburuetan prestatzaile batekin lan egiten dute jada, obrak zuzendariarekin entseatu aurretik. Abenduaren 15eko emanaldian 110 abeslariak eserleku-patioan eta plateetan kokatuko dira, honek entzulegoarengan estereo moduko entzunaldi-efektua eragingo duelarik.

Philip Pickett zuzendari ospetsuaren gidaritzapean, 110 abeslariez gain, Errenteriako Andra Mari Abesbatzak agertokitik jardungo du, Malin Christensson sopranoak, Catherine Hopper kontraltoak, Ed Lyon tenoreak eta Roderick Williams baxuak osatutako bakarlari-talde nabarmenarekin batera.

"la Caixa" Gizarte Ekintzak hamabost urte baino gehiagoan sustatutako kontzertu parte-hartzaileek proiektu pedagogiko garrantzitsu batean eta munta handiko musika-ikuskizunean parte hartzeko aukera eskaintzen die musikaren zaleei, nazioartean prestigio handia duten musikari eta interprete profesionalekin batera. Tradiziozkoa den Händelen Mesiasi beste lan batzuk gehitu dizkio "la Caixa" Gizarte Ekintzak azken urteetan, esate baterako Carl Orffen Carmina Burana eta Mozarten Requiema eta Koroatzeko meza. 1995az geroztik 24.000tik gora parte-hartzailek abestu dituzte lan programatuen alderdi koralak, eta 235.000 pertsona inguru joan dira Espainiako hainbat hiritan egin diren kontzertuetara, besteak beste Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Palma Mallorcakoa, Santiago, Donostia, Tenerife eta Valladoliden egin direnetara.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig