Asteazkena 27 Urtarrila, 2021

Euskadiko Orkestrak ‘Bizirik’ programa eskainiko du

Euskadiko Orkestrak ‘Bizirik’ programa eskainiko du

Ruth Reinhardt zuzendariaren eta Augustin Hadelich biolinjolearen debuta eta Mikel Urquizaren Mis monstruos marinos obraren estreinaldia izango dira 10 kontzertuko programa berri honen protagonistak.

Urtarrilak 29tik otsailaren 9ra arte Euskadiko Orkestrak 10 kontzertuko programa berria aurkeztuko du. Sei saio izango dira Donostiako Kursaalen (urtarrilaren 29an, otsailaren 1ean eta 2an, 17:30ean eta 19:30ean); bat hilaren 3an, Bilboko Euskaldunan (19:30ean); bat otsailaren 4an, Gasteizko Principal Antzokian (19:30ean); eta bi otsailaren 9an, Iruñeko Baluarte Auditorioan (18:00etan eta 20:15ean). 

Programa berria egungo murrizketetara egokituta dator, hirien eta saioen arabera hiru konbinazio desberdinekin. Donostiako, Bilboko eta Gasteizko kontzertuetan berebiziko garrantzia izango du Sibeliusen Biolinerako kontzertuak. Musikagile finlandiarrak instrumentu honetarako ezer gutxi idatzi zuen arren, lan hau bere errepertorioko obrarik ezagun eta interpretatuenetako batean bihurtu da. Augustin Hadelich biolinista aukeratu du Euskadiko Orkestrak lan hau interpretatzeko. Interpretazio bakarlari onenaren 2016ko Grammy Saria eskuratu zuen eta Musical America aldizkariak 2018ko interprete onenaren saria eman zion. Hadelichek bere herrialdeko orkestra handi guztiekin jo du dagoeneko, New Yorkeko Filarmonikoa, Chicagokoa eta Clevelandekoarekin, besteak beste, eta europarren artean, Bavariako Irratiko Orkestrarekin, Amsterdamgo Royal Concertgebouw-ekin eta London Philharmonic-ekin egin du debuta, besteak beste.

Sibeliusen obraz gain, Donostiako 19:30eko kontzertuetan, Mikel Urquiza musikagile bilbotarraren Mis monstruos marinos entzuteko aukera izango da. Lan hau, Mikel Chamizoren hasieraren ondoren, Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuaren bigarren enkargua da, orkestrak sortutako ekimena, munduko lehen itzuliaren 500. urteurrena gogora ekartzeko. Jazoera historiko horri buruz, Urquizari ez zaio hainbeste interesatzen balentria fisikoa, ondorio kultural eta psikologikoak baizik. Hots, «gure mundua amaiduna zela egiaztatzea aurrerapauso izugarria izan zen “terra incognita” kontzeptuaren desagerpenean; izan ere, Errenazimentuko kartografian apurka-apurka txikiagotu zen munstroak eta herensugeak ageri ziren mapetako tarte hori, eta esplorazio modernoak, azkenik, desagerrarazi egin zuen». Musikagileak hau esan digu: «Hiletsitako munstro haiek babesteko orrialde bat da nire pieza, atlasetan sartzen ez den mundu zahar bat gordetzeko alegiazko leku bat».

Iruñeko kontzertuetan, arestian aipatutako lanen ordez, Brahmsen Obertura Tragikoa eta Smetanaren Nire aberria obrako 'Sarka' izango dira entzungai.

Hiru modalitate desberdineko lehen zatiaren ondoren, 10 kontzertuen bigarren zatia berbera izango da: Antonin Dvoraken 5. sinfonia. Lan hau Bohemiako musikagilearen heldutasuneko lehen lan handitzat hartzen da eta "konposatzaile txiroentzako" sari bat irabazi ondoren idatzi zuen.

Ruth Reinhardt zuzendari alemaniar gazteak zuzenduko ditu hamar kontzertuak. 17 urte besterik ez zituela, bere opera propioa konposatu eta zuzendu zuen Saarbrücken, bere jaioterrian. Azken urteotan Cleveland, Seattle, Dallas edo Malmö bezalako orkestra garrantzitsuen podiumera igotzen ari da. Denboraldi honetarako programatutako hiru emakume zuzendari gonbidatuetatik lehena izango da Reinhardt debuta egiten.

Saio guztietarako sarrerak egongo dira salgai 10 €tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or