Osteguna 28 Urtarrila, 2021

Schumann eta Kats-Cherninen pianodun kintetoak larunbateko Miramongo Matinéean

Schumann eta Kats-Cherninen pianodun kintetoak larunbateko Miramongo Matinéean

Queentettas taldeak, Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko lau musikariz eta Amaia Zipitria pianistaz osatzen denak, Denboraldiko zortzigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 30, 11:00etan, Miramonen.

Miramongo Matinéeak 20/21 Denboraldiaren erdialdera hurbiltzen ari dira zortzigarren hitzorduarekin, kasu honetan Queentettas taldeak eskainiko duena, ‘Eskaintza’ izenburupean, larunbat honetan, urtarrilak 30, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Taldeko bost musikarietako lau Euskadiko Orkestrako kideak dira: Maialen Rezabal (biolina), Itziar Prieto (biolina), Monika Mazur (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa). Amaia Zipitria pianojoleak osatuko du taldea.

Matinéeko lehen obra Robert Schumannen Pianodun kintetoa izango da, 1842an idatzitakoa eta XIX. mendeko ganbera-musikako konposiziorik onenetakotzat jotzen dena. Garrantzitsua da obra hau kontrabaxu gabeko hari-laukote eta pianorako lehen lana izan zelako. Emazte Clara Schumanni eskaini zion konposizio hau, eta hura izan zen, hain zuzen, 1843ko urtarrilean Leipzigeko Gewandhausean obra honen lehen interpretazio publikoa egin zenean pianoa jo zuena. Clara Schumannek obra bikain, indartsu eta fresko gisa deskribatu zuen kinteto hau.

Kontzertuko bigarren eta azken obra Elena Kats-Cherninen The Offering izango da, Flinders Quartetek enkargatu zuena 2016an, eta musikagileak pianodun boskoterako idatzitako lehen obra dena. Lan kaleidoskopiko honek garai guztietako elementuak nahasten ditu, lehenengo mugimenduaren dotorezia barrokotik hirugarrengoaren ragtime erritmoetara. Elena Kats-Chernin Australiako musikagile nabarmenenetako bat da. Uzbekistanen jaioa 1957an, Errusia, Australia eta Alemanian jaso zuen prestakuntza. Kats-Cherninek ia genero guztietako obrak sortu ditu eta bere musika, koloretsua eta energiaz betea, mundu guztian barrena koreografiatu dute. Bere askotariko ekoizpenek barne hartzen dituzte operak, orkestrarako lanak, ganbera-piezak, bakarlarientzako obrak, edota dantza, zine eta antzerkirako musika.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar