Asteartea 09 Apirila, 2013

Euskadiko Orkestrak Bordeleko Auditorio berria estreinatuko du

Euskadiko Orkestrak Bordeleko Auditorio berria estreinatuko du
Apirilaren 11 eta 12an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu bana eskainiko du, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren denboraldian, elkartruke berri bat eginez.

Apirilaren 11 eta 12an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu bana eskainiko du Bordeleko Auditorioan, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren denboraldiaren baitan, elkartruke berri bat eginez. Euskadiko Orkestra ireki berri den Bordeleko Auditorioko eszenatokian ariko den lehenbiziko orkestra atzerritarra izango da honela. Carlo Rizzi maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrak Luis Fernando Pérez pianojotzailea izango du lagun Bordelen. Orkestra interprete honekin lankidetzan aritzen den estreinako aldia da. Orkestrak Bordelera eramango duen egitarauak Guridi, Bizet eta Fallaren lanak biltzen ditu, azken honena Mirare disko etxeak zuzenean grabatuko duelarik. Aurrez, partitura sorta hau apirilaren 9an Gasteizen eta 10ean Bilbon aurkeztuko da, Abonu Denboraldiko 11. programaren barnean. Kontzertu hauek ere Carlo Rizzi italiarrak zuzenduko ditu eta Luis Fernando Pérez izango da bakarlari gonbidatu.

Elkartruke politika, kultura elkartrukea. Euskal kultura munduan zehar zabaltzea xedetzat harturik, Schleswig-Holstein edo Mozarteum Brasileiro bezalako jaialdi zein ziklo gailenen gonbidapenei erantzuteaz gain, beste orkestrekin elkartrukeek ezinbesteko garrantzia izan dute Euskadiko Orkestraren ibilbidean. Bi noranzkoko politika honek modu bikoitzean zabaldu du Orkestraren ikuspegi artistikoa, izan ere, batetik, urruneko eszenatoki eta entzulegoengana hurbildu eta, bestetik, bere Abonu Denboraldiko eszenatokietara beste orkestra sinfonikoen musika erakarri baitu. Nazioarte mailan, elkartruke politika honek Euskadiko Orkestrak Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestrarekin duen harremanean izan zuen jatorria eta ondoren garatuz joan zen: 2009an Orkestrak Italian barrena bira bat egin zuen Orchestra Sinfonica di Milano Giussepe Verdi orkestrarekin elkartrukean eta 2011. urtean Alemanian hainbat kontzertu eskaini zuen Düsseldorfer Symphoniker orkestraren eskutik.

Euskadiko Orkestra sei bider Bordelen. Bordeletik mundura. 1984. urtean Bordele Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren nazioarte mailako lehenbiziko helmuga bilakatu zen. Sortu zenetik, munduan zehar euskal kulturaren enbaxadore izatea bereziki nabarmendu da Orkestraren helburuen artean. Lehenengo irteera horren ondoren, akitaniar hiriburura hainbat alditan itzultzeaz gain, bere hogeita hamaika urteetan Orkestrak hamalau nazioarteko bira burutu ditu: Europan Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Britainia Handia eta Italiako aretoetan eta Amerikan Argentina, Txile eta Brasilgo aretoetan aritu da Euskadiko Orkestra; horien artean, Vienako Konzerthaus, Municheko Herkulesaal, Berlingo Konzerthaus, Zuricheko Tonhalle, Sala Sao Paulo, Auditorium di Milano, Buenos Aireseko Teatro Colón eta abar. Ehun bat kontzertu izan dira, milaka kilometro Orkestraren musika eta garai guztietako euskal sortzaileen ekoizpena ezagutzera emateko asmoz egindakoak. Horiei esker, alde batetik europar musika zirkuituan eta, bestetik, Atlantikoaz bestaldeko euskal komunitatearekin harremanak estutuz, latinoamerikar eremuan kokatu gara. 

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
24 maiatza, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Diego Martin Etxebarria Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo