Osteguna 21 Martxoa, 2013

“La Notte”, Kaabestriren proposamena Miramongo Matinéetarako

Martxoaren 23 larunbatean Kaabestri taldea, ia bere osotasunean Euskadiko Orkestrako kideek osatua, Miramongo Matinéeak zikloan ariko da berriz ere. Ziklo honetan jarduten den hirugarren aldia izango da. Estreinako aldian John Coriglianoren "Biolin Gorria" estreinatu zuten Espainia mailan eta 2012an, "Battalia" izenburupean, XVII eta XVIII. mendeetako musika eskaini zuten. Oraingoan "La Notte" aurkezten dute. Emanaldi honetan Kaabestri taldeak herrialde eta aro ezberdinetan barrena bidaia egingo du egunotan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu programan kontzertino gonbidatu Andoni Mercero ezinbesteko gidari duela.

Kontzertuak italiar barroko berantiarrean izango du abiapuntua, "il Prete Rosso" ezizenez ezagun Antonio Vivaldik, kontzertuaren garapenean funtsezkoa izanik, lau biolin bakarlarirako sortutako kontzertuarekin, alegia. Ondoren, Francesco Durante, tradizio barrokoa eta veneziar maisuen estilo berria batzen dituen napolitar eskolaren sortzailearen obra bat. Hamburgen, aldiz, preklasizismoko arketipo batekin egingo dugu topo, barrokoaren eta klasizismoaren artean kokatzen den sinfonia bat izango da entzungai. Honen egilea, Carl Philipp Emmanuel Bach, Johann Sebastian Bachen semea, Telemannen semebitxia, Haydn, Mozart eta Beethovenek mirestu zuten musikagile ezaguna. Bidaia Austrian amaituko da, musikazko pieza ezberdin batekin: serenata. Sortzailea, Mozart, klasizismoan funtsezkoa izan zen konpositorea, eta nola ez, musikaren historian ere ezin baztertukoa.

Andoni Mercerok (Donostia, 1974) biola zein biolin interprete gisa garatu du bere ibilbide profesionala. Besteak beste Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketako irabazle, ganbera musikaren alorrean Trío Alzugaray, Ensemble Pandora, Musica Ficta, Pasamezzo Antico edo Cuarteto Casals taldeekin aritu da. Bakarlari gisa, Camerata Strumentale di Prato eta Mantuako (Italia) Ganbera Orkestrarekin ari izan da Brasil, Chile, Argentina, Italia eta Albanian. Kontzertino bezala, berriz, Sevillako Orkestra Barrokoaren eta Al Aire Español taldearen lankide da eta Oviedoko Operak eta Euskadiko Orkestrak gonbidatu dute. Azken honekin ari da egunotan, Donostia eta Gasteizen kontzertuak eskainiz. Hiru urtetan Granada Hiria Orkestrako biola bakarlari, Milango Giuseppe Verdi Orkestra Sinfonikoa, RTVE eta OBC orkestrekin aritu da gonbidatu gisa. Halaber, hari-laukote irakaslea da Musikenen.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig