Osteguna 12 Abendua, 2013

Gabon kanta tradizionalak berriztaturik, Landarbaso Abesbatza eta Kaabestri taldearen eskutik

Gabon kanta tradizionalak, baina modu arin eta berriztatzailean. Gabonetan betidanik entzun izan ditugun doinuak lehenbiziko aldiz entzungo bagenitu bezala entzutea, hori da Miramongo Matinéeak zikloaren baitan abenduaren 14 larunbatean eskainiko duten emanaldiaren bidez Iñaki Tolaretxipik zuzentzen duen Landarbaso Abesbatzak eta Kaabestri ganbera taldeak lortu nahi dutena. Eta horretarako Dan Forrest (New York, 1978) estatubatuar konpositorearen moldaketez baliatu dira.

Landarbaso Abesbatza 1991 urtearen amaiera aldera sortu zen eta egun 44 kidek osatzen dute. Abesbatzak errepertorio oso anitza lantzen du, garai eta estilo ezberdinetako obra profano zein erlijiosoak interpretatzen dituelarik ; gainera euskal folklorearen inguruan sormen eta harmonizazio lana ere burutzen du. Honela, lan ildo berriak ahalbidetu ditu, bai abesbatzarako eta baita, orokorrean, musika panoramarako ere. Urte hauetan zehar, Landarbaso ziklo, lehiaketa eta kontzertu ezberdinetan aritu da Espainiako probintzia ezberdinetan eta 2001. urtetik aurrera nazioarteko abesbatza lehiaketa ugaritan aritu da, sari nabarmenak eskuratu dituelarik. Sortu zenetik, Iñaki Tolaretxipi du zuzendari ; musikari hau Gipuzkoako zuzendari gailenetakoen artean dugu egun.

Kaabestri Ensemble taldeak musika errepertorio oro jorratzen du, barrokotik hasi eta egungo musikaraino. Berau osatzen duten musikari gehienak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira. Kaabestri Euskadiko toki ugaritan aritu da eta grabaketa ezberdinak burutu ditu. Miramongo Matinéetan «Biolin gorria»ren soinu banda estreinatu zuen Espainia mailan, Raphael Christ biolinjotzailea lankide izan zuelarik, eta jaialdi ezberdinetan ere aritu da ; esaterako, Glen Hansardekin batera izan zen BBK Live jaialdiaren baitan. Ongintzako elkarteekin lankidetzan ere aritzen da, horien artean Harri Beltza elkartearekin. Taldearen kalitatea entzulego zein kritikak goraipatu dute. Burututako egitasmoen artean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 25. urteurrena ospatzeko Xabier Zabalak moldatutako kantak bilduz kaleratutako diskoaren grabaketa, Miramongo Matinéetarako Andoni Mercero biolinjotzailearekin prestatutako kontzertua edo «Urte berri on, amona» filmerako eta «Bertsolari» dokumentalerako soinu banden grabaketak daude.

Kontzertu honetarako sarrera solteek 7€ko prezio bakarra dute eta kontzertuaren egunean Orkestraren egoitzako leihatilan erosi ahalko dira. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig