Osteguna 07 Azaroa, 2019

Hemiola Laukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Hemiola Laukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

‘Itsasorako bistak’ izeneko kontzertuan, Puccini, Toldrá eta Beethovenen obra bana interpretatuko du bere osotasunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariez osatutako talde honek.

Larunbat honetan, azaroak 9, 11:00etan, Miramongo Matinéeen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloaren, Denboraldiko laugarren kontzertua izango da. Bertan, Hemiola Laukoteak ‘Itsasorako bistak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko kide guztiak Orkestrako musikariak dira: Larraitz Oiartzabal (biolina), Laura Balboa (biolina), Pawel Krymer (biola) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa).

Matinée honetan garai oso ezberdinetako hiru obra aurkeztuko dira, jatorri askotako egileenak. Giacomo Pucciniren Crisantemi lana izango da abiapuntu, mugimendu bakar batez osaturiko obra, 1890ean gau bakar batean Amadeo Savoiakoaren heriotzaren errespontsu bezala idatzia izan zena. Askotan harizko orkestraz interpretatu ohi den arren, jatorriz harizko laukoterako konposatua izan zen obra hau, eta oraingo honetan hala joko du Hemiola Laukoteak.

Bigarrenik, Eduardo Toldráren Vistes al mar interpretatuko du laukoteak. 1921ean Renaixement laukoteak Bartzelonako Palau de la Músican estreinatu zuen obra hau Joan Maragallen hiru olerkitan oinarrituta dago: La ginesta altra vegada, Allà a les llunyanies de la mar eta La mar estava alegre, hurrenez hurren kuartetoaren hiru mugimenduei dagozkienak.

Matinéea Ludwig Van Beethovenen 4. hari-kuartetoarekin itxiko da. Egile alemaniarraren 18. opus kuartetoen laugarren tokian kokatzen den arren (guztira 6 dira), azkena konposatua izan zela esaten da. Lan hau, uste denez, Beethovenek berak aurretik sortutako materialean oinarrituta egin zuen. Ondoren, 1801ean, editatu egin zuen 18. opus osoarekin batera eta Joseph Franz von Lobkowitzi eskaini zion.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig