Osteguna 10 Azaroa, 2011

Hogeita hamar perkusio instrumentu baino gehiago larunbatean Miramongo Matinéen eszenatokian

Hogeita hamar perkusio instrumentu baino gehiago larunbatean Miramongo Matinéen eszenatokian
Larunbatean, hilak 12an, Euskadiko Orkestrako eta Bilbao Orkestra Sinfonikoko perkusio taldeetako kideek beren ziriak bat egin eta kontzertu ezberdin bat eskainiko dute Miramongo Matinéetan, hogeita hamar perkusio instrumentutik gora erabiliko dituztelarik.

Larunbatean, hilak 12an, Euskadiko Orkestrako eta Bilbao Orkestra Sinfonikoko perkusio taldeetako kideek beren ziriak bat egin eta kontzertu ezberdin bat eskainiko dute Miramongo Matinéetan, hogeita hamar perkusio instrumentutik gora erabiliko dituztelarik. "Zirien arteko lankidetza" izenburupean, emanaldi hau bi taldeen artean sortutako proiektu ugarien artean kokatzen da, oraingoan Matinéen entzulegoari perkusioaren hotsen eremu zabal erakusteko asmoz. Zazpi musikarik osatutako taldea Jesús J. Soldevillak zuzenduko du. Euskadiko Orkestrako tinbal eta perkusio bakarlari izateaz gain, moldatzailea eta zuzednari da Soldevilla.

Perkusioa, soinuak sortzeko modurik aintzinako eta funtsezkoenetako bat, erabat indarrean heldu da gure egunetara. Horren erakusle da aurreko denboraldietan Miramongo Matinéeak zikloak perkusioaren inguruan eskainitako emanldiek izandako arrakasta. Instrumentu-espektroaren baitan familia zabalenetako bat osatuz, bere moldagarritasunak eta hots aukera zabalak konplexutasun nabarmena du. Hasiera batean entzulearentzat erraza gerta daitekena zailtasun eta birtuosismo handikoa gertatzen da. Hori entzulegoaren aurrean erakusteko zazpi musikariek marinbak, kanpaiak, tinbalak, bibrafonoak, zintzilikatutako platerak, lirak eta abar erabiliko dituzte. Guztiak Euskadiko Orkestraren egoitzako eszenatokian modu estrategikoan kokaturik.

Ematasunez, Jesús Egigurenek perkusio septetorako sortutako partituraren erabateko estreinaldia. Euskadiko Orkestrako perkusio taldearen eskariari erantzunez, durangar konpositoreak perkusio talderako obra bat idaztearen erronkari aurre egin eta larunbatean izango dugu horren emaitza estreinakoz entzuteko aukera. Egileak berak "orkestra tratamendudun" pieza gisa definitu du, "orkestraren lau familiak bere baitan gordeko balitu bezala". Izenburuari jarraiki, Egigurenek "klimax lasaia eta leuna" sortu nahi izan du, non tempi luze eta lasaiek aldarte atsegina eragin dezaten. Egitaraua osotuz, Carlos Chávez mexikarraren Tocatta, perkusio talderako idatzitako obrarik garrantzitsuenetako bat, Mahleren 5. Sinfoniaren Adagiettoa eta Granadosen Espainiar Dantzetariko 5. Dantza, biak Jesús J.Soldevillak moldatuak. Eta azkenik Tchaikovskyren Intxaur-hauskailua operaren suitea.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta honetarako eta Miramongo Matinéeak zikloko kontzertu guztietarako sarrerak www.kutxa.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar