Asteartea 15 Azaroa, 2011

Jesús López Cobos Euskadiko Orkestraren podiumera itzuliko da bere Abonu-Denboraldiaren 4. programan

Azaroaren 17 eta 18an Euskadiko Orkestrak bere Abonu-Denboraldiari dagozkion kontzertuak eskainiko ditu Donostiako Kursaal Auditorioan, Jesús López Cobos-en zuzendaritzapean. Goi mailako batuta izango da "Errusiar triptikoa" izenburupean XX. mendeko lehenengo erdiko sinfonismo errusiarraren hiru erakusle nagusienetakoen obrak bilduko dituen egitaraua eskaintzeko, hau da Stravinsky, Prokofiev eta Shostakovitchenak, alegia. Orkestrarekin batera Arabella Steinbacher biolinjotzaile alemaniarra arituko da bakarlari gonbidatu gisa.

Jesús López Cobos seigarren aldiz arituko da Euskadiko Orkestraren podiumean. López Cobos maisua Donostian dago jada EOSekin batera aste honetan honen Abonu-Denboraldiko entzulegoarekin bategite berria izango diren kontzertuak prestatzeko. Izan ere, 2007an aritu zen Orkestrarekin azkenekoz. Arrakasta handiak biltzen dituen berrogei urtetik gorako ibilbideak nazioarteko ospea eman dio Jesús López Cobosi eta Espainia mailan ezinbesteko erreferentea da orkestra zuzendaritzaren arloan; berau izan zen Milaneko Scalan, Londreseko Covent Garden, Pariseko Operan eta New Yorkeko Metropolitan aretoan zuzendu zuen lehenbiziko espainiar zuzendaria. Europar eta amerikar orkestra handi guztiak zuzentzen ditu sarriki, nazioarte mailako jaialdi nagusienetan zuzentzeaz gain. Beseak beste, Berlineko Operako musika zuzendari nagusi, Londreseko Orkestra Filarmonikoko zuzendari printzipal gonbidatu, Espainiako Orkestra Nazionalaren zuzendari titular eta Madrilgo Errege Antzokiko musika zuzendaria. Egun zuzendari gonbidatu gisa orkestra ezberdinak zuzentzen aritzen eta datozen hiru urtetarako ditu etorkizunerako konpromezuak.

Arabella Steinbacher biolinjotzailea (Münich, 1981) denboraldi honetan Euskadiko Orkestrarekin estreinako aldiz arituko diren nazioarteko bakarlari garrantzitsuetako bat dugu. Bederatzi urterekin Arabella Steinbacher Ana Chumachenco biolinjotzailearen ikasle gazteena bilakatu zen eta, besteak beste Anne-Sophie Mutter-en ikasle izan ostean, 2004an egin zuen debuta Radio France-ko Orkestra Filarmonikoarekin eta Sir Neville Marriner-ek zuzenduta. Ordutik bere ibilbidea goruntz joan da eta Dresden-go Staatskapelle, Hamburgoko NDR, Bavariar Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Londres, Chicago, Philadelphia eta Boston-eko Orkestra Sinfonikoekin edo Leipzig-eko Gewandhaus orkestrarekin aritu da; Riccardo Chailly, Sir Colin Davis, Christoph von Dohnányi, Charles Dutoit, Marek Janowski edo Lorin Maazel bezalako zuzendariekin. Arabella Steinbacher-ek Nippon Music Foundation erakundeak utzitako 1716ko "Booth" Stradivarius biolin bat jotzen du. EOSekin debuta egiteko, Prokofieven Biolin eta orkestrarako 2. kontzertua aukeratu du alemaniar biolinjotzaileak. Konpositoreak biolinerako idatzitako biolinerako bi obretako bat dugu eta behin betirako Sobietar Batasunera itzuli aurretik Mendebaldean estreinatu zeun azkena. "Errusiar triptikoa" osotzeko, Stravinskyren 1. eta 2. Suiteak eta Shostakovitchen 5. Sinfonia izango dira entzungai.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al