Osteguna 27 Iraila, 2018

Irauli boskoteak emango dio hasiera Miramongo Matinéeen ziklo berriari

Irauli boskoteak emango dio hasiera Miramongo Matinéeen ziklo berriari

‘Erromantizismoaren hastapenak’ izeneko kontzertuan, hari- eta oboe-boskote honek Bernhard Crusell, Juan Crisóstomo de Arriaga eta Anton Reicharen obrak interpretatuko ditu.

Larunbat honetan, irailak 29, 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo Matinéeen 2018/2019 Denboraldia abiatuko da Orkestraren Miramongo egoitzan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloak 27 urte beteko dituen honetan, Irauli boskotea izango da kontzertu-sorta berria irekitzearen arduraduna.

Kontzertuaren programak Erromantizismoaren garaia jorratuko du. Arte-mugimendu hau XIX. mende hasieran sortu zen, gizartea industria eta ekonomiaren alorretan izugarrizko eraldaketa bizitzen ari zen unean. Garai honetako hiru konpositoreren lanak joko dituzte errezital honetan: Bernhard Crusell, Juan Crisóstomo de Arriaga eta Anton Reicha.

Matinéea Bernhard Crusellen Divertimentoarekin hasiko da. Finlandiar klarinetista ospetsu honek eragin nabarmena izan zuen bere instrumentuaren garapenean, hainbat obra konposatu baitzituen garairako berriak ziren baliabide teknikoak erabiliz. Crusellek Parisen konposizioa ikasi zuen eta Europa osoan interprete gisa ospea eskuratu zuen.

Entzungo dugun hurrengo obra Juan Crisóstomo de Arriagaren 3. Hari-kuartetoa izango da. Bere bizitza oso laburrean —hogei urte zituela hil zen—, hainbesteko aintzatespena izan zuen, ezen 18 urte zituenean Pariseko Kontserbatorioko irakasle izendatu baitzuten. Hiru hari-kuarteto dira bera bizi zela argitaratu ziren bere obra bakarrak. Bere estiloa Klasizismoaren eta Erromantizismoaren arteko mugan koka daiteke, eta zenbait antzekotasun ditu Beethovenen gaztaroko musikarekin.

Matinéea amaierara iritsiko da Anton Reicharen Oboe- (edo klarinete-) boskotea eta hari-kuartetoarekin. Txekiar jatorridun eta nazionalitate frantsesdun konpositore eta flautajole hau Bonnera joan zen bizitzera txikitan. Bertan konposizioa ikasi zuen Haydn eta Salierirekin, Beethoven ezagutu zuen, eta haren lagun egin zen betiko. Aurrerago, Pariseko Kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen eta izan zituen ikasleen artean aipagarriak dira Berlioz, Liszt, Franck eta Gounod. Haize-boskoterako musika sortu zuen lehen musikagileetako bat izateagatik da ezaguna gaur egun.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Irauliko kideen argazkia (egin klik argazkia jaisteko)

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al