Astelehena 18 Martxoa, 2013

Isabel Mundryren “Calles y Sueños” obraren estreinaldia eta Rafal Blechacz pianista bakarlari Euskadiko Orkestraren 10. Abonuan

Martxoaren 20 eta 21ean Donostian eta 22an Gasteizen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Joana Carneiro zuzendari portugaldarren gidaritzapean ariko da Abonu Denboraldiko 10. programan. Kontzertu hauetan Rafal Blechacz pianojotzailea izango da bakarlari estreinakoz, eta Isabel Mundry alemaniarraren "Calles y Sueños" partituraren erabateko estreinaldia izango da, Tesela proiektuko azkena.

"Calles y Sueños", Tesela ekimenaren baitako azken erabateko estreinaldia. Euskadiko Orkestrak 2012an bere 30. urteurrena betetzearekin abian jarritako Tesela egitasmoa gauzatu da jada: Isabel Mundryk (Schlüchtern, 1963) Orkestraren eskariz sortutako "Calles y Sueños" obraren erabateko estreinaldiarekin osotzen da 2011/2012 denboraldian abiatutako estreinaldi-sorta. Orkestrak egungo sormenarekiko duen konpromezuaren erakusle, 2011/2012 eta 2012/02013 denboraldietan guztira zortzi obra labur estreinatu dira, EOSek berak eskatuta nazioarte mailako ospea duten konpositoreek euskal kultura oinarri harturik sortuak. Horien artean, Ivan Fedeleren "Txalaparta" eta Peter Eötvosen "The Gliding of the Eagle in the Skies" partiturak nazioarte mailan hedatzen hasiak dira gainera, bata Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI eta bestea Orchestre National Bordeuax Aquitaine orkestrek interpretatu baidituzte jada. Obra guztien estreinaldiak grabatu egin dira eta laister diska batean bilduta emango dira argitara. "Tesela" gauzatzeko ezinbestekoa izan da BBVA Fundazioaren lankidetza esklusiboa.

Rafal Blechacz pianojotzaileari (Naklo nad Notecia, Polonia, 1985) 2005ean Varsoviako 15. Frédéric Chopin Nazioarteko Lehiaketa irabazteak munduko areto garrantzitsuenen ateak ireki zizkion: Royal Festival Hall eta Wigmore Hall Londresen, Philharmonie Berlinen, Herkulessaal Munichen, Liederhalle Stuttgarten, Konzerthaus Vienan, Tonhalle Zurichen, Concertgebouw Amsterdamen, Pariseko Salle Pleyel, Avery Fisher Hall New Yorken. Nazioarte mailako orkestra gailenekin aritu da Gergiev, Pletnev edo Dutoit-en zuzendaritzapean. 2006tik Deutsche Gramophone-entzat grabatzen du esklusiban. EOSekin batera Beethovenen Pianorako 2. kontzertua interpretatuko du.

Joana Carneiro (Lisboa, 1976), Berkeley Symphony Orchestrako musika zuzendari eta Gulbenkian Orchestrako zuzendari gonbidatu ofiziala, bigarren aldiz ariko da Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian. Aurrez, 2010eko urrian 2010/2011 denboraldia ireki zuen. Besteak beste zuzendari gonbidatu gisa Pariseko Ensemble Orchestral, London Philharmonic Orchestra Norkopping Symphony, Prague Philharmonia, Fenice antzokiko orkestra, Indianápolis, Los Angeles, New World Symphony eta abarrekin aritu da.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig