Ostirala 12 Otsaila, 2021

Judith Jauregui pianojolea izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Iruñeko kontzertu berrietan

Judith Jauregui pianojolea izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Iruñeko kontzertu berrietan

Orkestrak ‘Enigmatikoa’ programa berreskuratuko du hurrengo astelehen eta asteartean, otsailak 15 eta 16, Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Judith Jaureguik interpretatuko duen Beethovenen 'Pianorako 1. Kontzertua'-rekin eta Schumannen '2. Sinfonia'-rekin, Jaume Santonjaren batutapean.

 

Pasa den abenduaren 7an Iruñean programatuta zituen 20/21 Denboraldiko hirugarren programako bi kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituen Euskadiko Orkestrak Nafarroako Gobernuak ezarritako 100 laguneko gehieneko edukiera-mugaren ondorioz. Programan eta artisten zerrendan aldaketak egon diren arren, orain kontzertu horiek berreskuratuko ditu orkestrak otsailaren 15 eta 16an, 19:30ean, Baluarte Auditoriumean.

Bi musikari bikain arituko dira Euskadiko Orkestrarekin kontzertuotan: zuzendari bat eta bakarlari bat. Biak ala biak gazteak dira oraindik, baina ibilbide sendoa dute. Batetik, Jaume Santonja zuzendaria; orain dela gutxi izendatu dute Euskadiko Orkestrako zuzendari elkartu eta, 2018az geroztik, Erresuma Batuko City of Birmingham Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzailea da. Bestetik, Judith Jauregui pianojole donostiarra; hamar urte baino gehiago daramatza nazioartean buru-belarri lanean.

Jaureguik bikain ezagutzen du kontzertuok irekiko dituen obra, bere aurkezpen-gutunetako bat izan baitzen bakarlari gisa hasi zenean. Beethovenen Pianorako 1. Kontzertuaz dihardugu, konpositore alemaniarraren hasierako obretako bat, erabat klasikoa, nahiz eta etorkizunean konpositorea Erromantizismoaren atarira eraman zuten zenbait ezaugarri estilistiko sumatzen zaizkion jada. Beethovenek berak piano-kontzertista gisa erabiltzeko idatzi zuen, izan ere, 1796an konposatu zuenean ezagunagoa baitzen pianojole gisa konpositore gisa baino. Guztira pianorako bost kontzertu idatzi zituen bere bizitzan Beethovenek.

Jarraian, Euskadiko Orkestrak ‘Enigmatikoa’ programaren baitan abenduan beste ohiko hiriburuetan eman zituen kontzertuetan interpretatu zuen obra bat joko du: Robert Schumannen 2. Sinfonia. Do maiorrean idatzi diren sinfonia erromantiko handi urrienetako bat dugu. Tonalitate horrek, hemen, konpositore alemaniarraren aurreko obra guztitik bereizten du lan hau. Schumannek krisi mental bat izan zuen 1844ko abuztuan. Ezinegona, depresioa, bertigoak eta soinu-haluzinazioak izan zituen, eta musika entzuteari ere utzi behar izan zion. Bigarren sinfonia hau da, hain zuzen, krisi horren ondoren Schumannek abiarazi zuen lehen obra garrantzitsua.

Sarrerak salgai daude 10 €tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az