Osteguna 11 Otsaila, 2021

Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa larunbateko Miramongo Matinéean

Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa larunbateko Miramongo Matinéean

Roda Hirukoteak Beethovenen eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu, instrumentu-formazio honentzat erreferenteak direnak, Denboraldiko bederatzigarren Matinéean, larunbat honetan, otsailak 13, 11:00etan, Miramonen.

Miramongo Matinéeek 20/21 Denboraldiaren erdialdea atzean utzi dute dagoeneko eta bederatzigarren hitzorduarekin datoz, kasu honetan Roda Hirukoteak eskainiko duena, ‘Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa’ izenburupean, larunbat honetan, otsailak 13, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Taldeko hiru musikarietako bi Euskadiko Orkestrako kideak dira: Gabriel Mesado (biolontxeloa) eta Luis Cámara (klarinetea). Rinaldo Zhok pianojoleak osatuko du taldea.

Miramongo Matinée honetan klarinete, biolontxelo eta pianorako idatzitako obren artean garrantzitsuenetakoak diren bi entzun ahal izango dira.

Alde batetik, Ludwig Van Beethovenek Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa 1797an konposatu zuen eta Vienan argitaratu zen urtebete geroago. Ganbera-musikaren esparruko bere lehen konposizioetako bat izan zen, eta berrikuntza bezala, formazioan haize-instrumentu bat sartu zuen, garai hartan batere ohikoa ez zen arren. Si bemol maiorrean idatzia dago, ziur aski klarineteari pasarte azkarrak errazteko, artean instrumentu hau mekanikoki oso gutxi garatua baitzegoen.

Bestalde, ia ehun urte geroago, 1891n, Johannes Brahmsek Matinée honetan entzungo den Klarinetedun trioa konposatu zuen. Musikagileak klarineteari eskaini zizkion lau lanetatik lehena da. Brahmsek konposatzeari uztea pentsatu zuen 1890 urtean, baina 1891n Meiningeneko gorteko klarinetejole handi Richard Mühlfeld ezagutu zuen, eta musika idazten jarraitzeko grina piztu zion hark instrumentua zein ondo menderatzen zuen ikusteak. Topaketa horren ondorioz, trio hau konposatu zuen, baita hari-laukote eta klarineterako kinteto bat eta klarinete eta pianorako bi sonata ere. Horiek izango ziren, hain zuzen, bera bizi zela publikatu ziren azken obrak.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al