Osteguna 10 Martxoa, 2022

Minerva Laukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Minerva Laukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren hari-sekzioko musikariz osatutako taldeak Mozart eta Szymanowskiren kuarteto bana eskainiko du larunbat honetan, martxoak 12, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.

Miramongo Matinéeek aurrera jarraitzen dute 21/22 Denboraldiko hamaikagarren hitzorduarekin, kasu honetan Minerva Laukoteak eskainiko duena, ‘Tradizioa eta abangoardia’ izenburupean, larunbat honetan, martxoak 12, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Euskadiko Orkestrako musikariz dago osatuta taldea: Laura Balboa (biolina), Raquel Cortinas (biolina), Monika Mazur (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa)

Matinéeari ‘tradizioa’ jarriko diona Wolfgang Amadeus Mozart izango da 15. Hari kuartetoa re minorrean obrarekin. Bere harirako kuarteto ospetsuenetako bat da oraindik, bere mentore Joseph Haydni eskaini zizkionen artean bigarrena, eta klabe minorreko kuarteto bakarra. Kutsu ilunak nagusi dituen giroa du obrak, eta atmosfera hori elegiakotzat jo daiteke, tragikotzat baino gehiago. Autografoan datarik agertzen ez den arren, 1783an amaitu zuela uste da, Constanze Mozart emaztea Raimund lehen semeaz erditzera zihoan unean. Kuarteto hau, beharbada, Beethovenek idatzitakoen aurretik behintzat, bere generoko intentsoena da.

‘Abangoardia’-ren aldean Karol Szymanowskiren 2. Kuartetoa izango dugu, 1927an idatzia, poloniarraren lanik zailenetako eta iraultzaileenetako bat, bai egiturari dagokionez, bai teknikari eta adierazpenari dagokienez. Hiru mugimenduko egiturak forma tradizionalari jarraitzen dio oro har. Lehenengo mugimenduak, sonata-allegro baten antzekoa denak, bi tema ditu: bata lasaia eta melodiatsua, bestea adierazkorra eta akorde berri eta korapilatsuetan ugaria. Beste bi mugimenduak —Scherzo bortitza eta amaierako tema bikoitzeko fuga— Poloniako hegoaldean dagoen Podhale eskualdeko musika folklorikoan inspiratuta daude argi eta garbi. Akorde disonanteak eta testura polifoniko aldakor eta bizia nabarmentzen dira obran.

Sarrera solteak (10€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig