Osteguna 16 Ekaina, 2016

Miramongo Matinéen itxieran Rossini eta Vivaldiren musika interpretatuko du Euskadiko Orkestrako ganbera-talde batek

Miramongo Matinéen itxieran Rossini eta Vivaldiren musika interpretatuko du Euskadiko Orkestrako ganbera-talde batek
Ekainaren 18an, larunbatean, "Venezia. Italiar inspirazioak" izenburudun kontzertuak emango die amaiera Miramongo Matinéei. Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako ganbera-talde batek italiar giroa sortzea asmo harturik, Giochino Rossini eta Antonio Vivaldiren lana ekarriko dute Miramongo egoitzako oholtzara.

Ekainaren 18an, larunbatean, "Venezia. Italiar inspirazioak" izenburudun kontzertuak emango die amaiera Miramongo Matinéei. Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako ganbera-talde batek italiar giroa sortzea asmo harturik, Giochino Rossini eta Antonio Vivaldiren lana ekarriko dute Miramongo egoitzako oholtzara. Proposatzen dutena iradokitzailea da oso: haien musika entzunez, entzuleria Veneziaren xarma ehuntzen duten kalezulo eta ubideek osatutako labirintoan barrena eramatea.

Egitaraua. Interpretatuko dituzten lanak dira, batetik, Rossiniren "La scala di seta. Obertura" (flauta, fagot eta klaberako) eta Bi biolin, biolontxeloa eta kontrabaxurako kuartetoa si bemol maiorrean; eta, bestetik, Vivaldiren Flauta, oboe, biolin, fagot eta baxu jarraiturako kontzertua sol minorrean (RV 105), Flauta, oboe, biolin, fagot eta baxu jarraiturako kontzertua re maiorrean (RV 94) eta "Il gardellino" deritzon 3. Kontzertua flauta, hari eta baxu jarraiturako re maiorrean.

Kontzertuan ariko diren Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira Hélène Billard (flauta), Pascal Laffont (oboea), Stéphane Langlois (klarinetea), François Proud (fagota), Itziar Prieto eta Anne Marie Harmat (biolinak), Yann Seyrac (biola), Pascale Michaud (biolontxeloa) eta Pierre Torrent (kontrabaxua). Horien lankide ariko den Charo Indartek klabea joko du.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron