Astelehena 07 Martxoa, 2016

Musika Klasikoaren Nazioarteko Sarien Gala-Kontzertua, apirilaren 1ean Donostian

Musika Klasikoaren Nazioarteko Sarien Gala-Kontzertua, apirilaren 1ean Donostian
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostia 2016 ICMA Awards sarien aurtengo edizioa prestatzen ari dira.

ICMA Sariak musika klasikoaren nazioarteko sariak ditugu, musika klasikoaren alorrean "Oscar" sarien baliokideak, nolabait esateko. Estatuan estreinakoz egingo den sari-banaketa horri esker Donostia eta, bide batez, Euskadi musika klasikoaren erdigune bilakatuko dira Europa mailan. Ekitaldi hau Euskadiko Orkestrak eta Donostia 2016k sustatu dute.

Ekitaldia prentsaurrekoan aurkeztu da Donostia 2016ren egoitzan. Hizlari aritu dira Eneko Goia, Donostiako alkatea; Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Pablo Berástegui, Donostia 2016ren zuzendari orokorra; Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia; Luis Suñén, ICMA sarien epaimahaikidea; eta Remy Frank, ICMA sarien presidentearen mezua eman da bideoz. 

Apirilaren 1ean, sari-banaketa ekitaldia + Gala-Kontzertua. Apirilaren 1ean, ostiralean, ICMA Awards-eko epaimahaikideak, sarituak eta hainbat gonbidatu bilduko dira mugatua izango den sari-banaketa ekitaldian. Gala-Kontzertua publikoari irekia izango da eta horretan saritu guztiek esku hartuko dute, Euskadiko Orkestrarekin batera, Orkestraren titular Jun Märkl maisuaren zuzendaritzapean. Sarrerak salgai daude jada ohiko salmenta-bideetan (22€/10€).

Gala-Kontzertua
Apirilaren 1a. Kursaal Auditorioa. 20:00etan.

Jun Märkl, zuzendaria
Dame Felicity Lott, sopranoa
Christian Lindberg, tronboia
Pablo Ferrández, violonchelo
Nikolai Song, flauta
Lukasz Duglosz, flauta
Michala Petri, flauta eztia
Mahan Esfahani, klabezina
David Violi, pianoa
Javier Perianes, pianoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Egitaraua

I
Antonin Dvorák
: Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua si minorrean, opus 104. Pablo Ferrández, biolontxeloa
Cécile Chaminade
: Flauta eta orkestrarako kontzertinoa re maiorrean, opus 107. Nikolai Song, flauta
Christian Lindberg
: The Tale of Kundraan (erabateko estreinaldia) [14'] (argitaratzailea: Schott Music). Christian Lindberg, tronboia
Krzysztof Penderecki
: Flauta eta ganbera-orkestrarako kontzertua. II Allegro con brio - Vivace - Andante recitativo. Lukasz Duglosz, flauta
Jacques Offenbach / Henry Meilhac-Ludovic Halévy

La Périchole. Ah! Quel diner je viens de faire / Je suis un peu grise [3']
La Grande-Duchesse de Gérolstein. Ah, les militaires [5']
Dame Felicity Lott, sopranoa

II
Arcangelo Corelli
: Biolinerako 12. sonata re minorrean, opus 5, "La Follia" (flauta ezti eta klabezinerako moldaketa) [10']. Michala Petri, flauta eztia; Mahan Esfahani, klabezina
Marie Jäell
: Piano eta orkestrarako 2. kontzertua. I Allegro [16']. David Violi, pianoa
Maurice Ravel
: Piano eta orkestrarako kontzertua sol maiorrean [23']; Javier Perianes, pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og