Asteazkena 21 Iraila, 2016

Tantris Ensemble, Euskadiko Orkestrako kideek osatutako ganbera orkestrak irekiko ditu Miramongo Matinéeak

Larunbatean, hilak 24an abiatuko dira Miramongo Matinéeak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloa den horrek 25. urteurrena ospatuko du datozen hilabeteotan. Denboraldi honetako lehenbiziko kontzertua hasiera izango da zentzu bikoitzean: Miramongo Matinéen txanda berri baten abiapuntua izango da eta, era berean, Euskadiko Orkestrako biolinista izandako Carlos Ocaña musikariaren orkestra zuzendari ibilbidearen lehenengo urratsetako bat izango da; eta Orkestrako musikariek osatutako Tantris Ensemble ganbera orkestra izango du lagun.

Matinade izenburudun topaketa berezi honek ezin hobeto irudikatzen du Matinéen oinarrizko euskarrietako bat den helburua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideen esku eszenatoki egokia jartzea interprete gisa garatzea ahalbidetuko dieten programak diseinatu ditzaten, beren eginkizun sinfonikotik at. Horrela agertzen du Carlos Ocaña biolinista eta zuzendariak hitzordu honek zer garrantzi duen bere ibilbidean: "Niretzat oparia da Orkestrak hain denboraldi bereziaren irekiera zuzendu dezadan onartu izana. Asko estimatzen diot, batetik, Irene Echevesteri, berak luzatu baitzuen proposamena, eta baita zuzendaritzari ere; eta biolinista lana orkestra zuzendaritza ikasketekin uztartu ditudaneko azken lau urte hauengatik aitortza legez hartzen dut. Gainera, Musikenen ikasle garaiaren eta orkestra zuzendari ibilibidearen hasieraren arteko lokailua izango da. Izan ere, aurten egin baitut azken azterketa". Kontzertu honen ondoren, Carlos Ocaña musika zuzendari izango da Madrilgo Erkidegoko Orkestra Gazteak C. Saint-Saënsen "Animalien inauteria" hizpide hartuta emango dituen kontzertu didaktikoetan.

Tantris Ensemblek joko duen egitarauak garai erromantikoan serenata nola landu zen aztertuko du, E. Elgar, A. Arensky eta A. Dvorák konpositoreen ikuspegitik. Kontzertuetarako obra bilakatuta, "konpositore askok erabili zuten serenata entzuleen gozamenerako, behar bada sinfonia baino bide apalagoa", Carlos Ocañak berak egitarauari oharretan jasotakoaren arabera.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar