Berriak
Ostirala 05 Ekaina, 2020

Euskadiko Orkestrak 20/21 Denboraldia aurkeztu du

Orkestraren Denboraldi honetan Erromantizismo garaiak hartuko du protagonismoa, Schubert edo Schumann bezalako konpositoreen presentziarekin.

Lehenengo bi programek egutegi eta ezaugarri apartekoak izango dituzte, Covid-19aren pandemiak edukiera murriztera behar lezakeela kontuan hartuta.

Robert Treviñok laugarren denboraldiari ekingo dio titular gisa, bost kontzertu programa zuzenduko ditu eta orkestra biran eramango du, oraingoan Italia eta Kroaziara 2021eko apirilean.

'Elkano: Mundubira musika bidelagun' proiektuak bere ibilbidea jarraituko du Mikel Urquizaren 'Nire itsas munstroak' obraren estreinaldiarekin.

Asteartea 02 Ekaina, 2020

Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak hausnarketa eta elkarrizketa sakon baten ondorio den identitate berria estreinatu du, zabalkunderako anbizio jarraituarekin.

Izen bakar eta propioa indartuko: Euskadiko Orkestra. Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, oso modu aldakorrean erabili baitira eta ez baitira erabilgarriak izan markaren aintzatespena indartzeko. 

Osteguna 28 Maiatza, 2020

ETB2k 'Euskadiko Orkestra Martxan!' ekimeneko lehen kontzertua eskainiko du larunbat honetan 11:00etan

Talde murriztuarekin eta indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz Euskadiko Orkestra Miramongo bere egoitzan egunotan grabatzen ari den zortzi kontzertuetako lehena emango du ETB2k larunbat honetan, maiatzak 30.

Lehen kontzertu honen errepertorioa 'Agur Jaunak eta Andreak' euskal obrak eta Mendelssohnen '3. Sinfoniak' osatzen dute.

Asteartea 19 Maiatza, 2020

Euskadiko Orkestra martxan jarri da eta eszenatokian bildu da berriz 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaintzeko

Bere publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, Euskadiko Orkestrak bere jarduerari ekingo dio telebistaren eta sare sozialen bidez gizartera iristeko.

Estatuko lehen orkestra da abian jartzen, baita Europako orkestra bakanetakoa ere, eta Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean egingo du.

Osteguna 30 Apirila, 2020

Euskadiko Orkestrak 19/20 Denboraldiko azken kontzertuak bertan behera utzi ditu

Ekainaren 4ra arte programatutako kontzertu hauek bertan behera uztearen baieztapenaren ostean, Euskadiko Orkestra beste formatu batzuen bidez musika eskaintzeko formula alternatiboen bila ari da lanean.

Asteazkena 22 Apirila, 2020

Izarok eremu sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Fernando Velázquezen batutapean

Fernando Velázquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren ‘Errefuxiatuena’, ‘Koilarak’ eta ‘Tu escala de grises’ kanten bideoklipen estreinaldia, hurrenez hurren, gaur (apirilak 23), bihar (24) eta etzi (25) gauzatuko da ETBn eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan.