Miramongo Matinéeak

1. Matinéea: Belharra

F. Schubert (1797-1828)
13. Hari-kuartetoa, 'Rosamunde' [35']

L.V. Beethoven (1770-1827)
9. Hari-kuartetoa, 'Razumovsky' [31']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Anne-Marie Harmat

Mikel Ibañez

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Pascale Michaud

Data eta Lekua

10Urria, 2020Larunbata, 10:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Musikaren aro klasikoak oso arau hertsiak ditu: forma zorrotzak, harmonia sinplifikatuak eta melodiaren zentzu oso garatua. Beethoven eta Schubert garai honetan jaio ziren. Estilo klasikoaren mugak uxatu zituzten biek, erromantikoen idazkera, batez ere adierazkorra eta hunkigarria, lortu arte.

Franz Schuberten 'Rosamunde' kuartetoa Ignaz Schuppanzighi eskainita dago, Razumovsky kondearen laukoteko lehen biolina. Obra 1824an konposatu zen, eta etengabeko akonpainamendu batekin hasten da, konpositorearen bizipozaren eta haren gaixotasunagatiko antsietatearen arteko patua eta zalantza irudikatzen dituena. ‘Andante’-an, lehen kantaren doinu adierazkor eta poetikoa laukoteari izena eman zion eszenatoki-musikatik hartua izan zen. ‘Menuetto’-ak, neurri txikiagoan, indar erromantiko erabakigarria hartzen du, eta sonata formak inposatutako paper nahiko zaporegabea uzten du. Laugarren mugimenduan, tempoa zehazten duen 'Moderato'-an, Schubertek kuarteto osoa zeharkatzen duen izaera meditatiboa luzatu nahi izan zuen. Era berean, azken notara arte gorde nahi izan zituen bere egitura melodikoen arintasun bitxia eta bere isiltasun zalantzakorrak, balizko jai-amaiera baten lekuko direnak.

9. kuartetoa, 1806an konposatua (konposatzailea jada ia erabat gor zegoenean), Beethovenek 'bere Gorentasuna Razumovskyko kondeari' eskaini zionetako hirugarrena da, bere lehen mezenasetako bat izan zenari, alegia. Kuarteto hori da hiruetatik indartsuena eta irribarretsuena. Sarrera misteriotsu baten ondoren, lehen mugimenduaren 'Allegro vivace'-a alaitasun oparo batekin garatzen da. Bigarren mugimendua da tentsiozkoena eta meditatiboena. Oso klasikoa den 'Menuetto' bati ihes-estiloko amaiera batek jarraitzen dio, obrari bukaera bertutetsu eta neurrigabea eskaintzen diona.



Artistak

Anne-Marie Harmat

Anne-Marie Harmat

Biolina

Mikel Ibañez

Mikel Ibañez

Biolina

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Biola

Pascale Michaud

Pascale Michaud

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron