Miramongo Matinéeak

1. Matinéea: Dmitri Makhtin / Alexey Stadler / Julia Siciliano

J. Brahms
Biolinerako 2. sonata [20']
2. Pianodun trioa [30']

 

Sarrerak kontzertuen aurreko egunetan jarriko dira salgai, beti ere eserlekuak libre badaude.

Dmitri Makhtin

Alexey Stadler

Julia Siciliano

Data eta Lekua

02Urria, 2021Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

Euskadiko Orkestrak Johannes Brahmsi eskainitako jai handi batekin hasi du 21-22 Kontzertu denboraldia. Irail amaieran eta urri hasieran konpositore alemaniarraren errepertorio sinfoniko zabala eskainiko du bere ohiko lau hiriburuetan. Tour de force horretan Euskadiko Orkestra lagunduko duten Dmitri Makhtin biolinjolea eta Alexey Stadler biolontxelojolea Miramongo Matinéeen hasiera honetan egongo dira, Julia Siciliano pianojolearekin batera, musika-maratoi hau bi larunbatetan zehar ganbera-errepertoriora ere zabaltzeko asmoarekin.

Lehen Matinée honi hasiera emango dion sonata 1886an idatzi zuen Brahmsek Suitzako Thun hirian, bertan uda pasatzen ari zen bitartean, eta une oso emankor eta oparo batean zegoenean. Bertako edertasun naturalean oinarrituta dagoen sonata honetaz gain, uda horretan beste hainbat obra ere idatzi zituen: Kontzertu bikoitza, Biolontxelorako 2. Sonata, Pianodun 3. Trioa eta Biolinerako 3. Sonata (azken bi lan hauek datorren larunbateko Matinéeean entzungo dira). Brahmsek Thunen Hermine Spies kontraltoa ezagutu zuen eta erabat maitemindu zen berataz; horregatik, Biolinerako 2. Sonata hau, maitasun-gutun bat bezala hartzen da, eta konpositoreak inoiz idatzi dituen melodia jainkotiarrenetako batzuez betea dago.

Bestalde, 1880 eta 1882 artean idatzitako eta kontzertu hau itxiko duen Pianodun 2. Trioak lau mugimendu ditu: lehenengoan, pianoa laguntzaile soil gisa hasten da eta aurrerago protagonismoa hartzen du, eta engainagarriki, obra azken kodan amaierara iristen dela dirudi; bigarrena, malenkoniatsuagoa, Brahmsek hungariar estiloarekiko zuen liluraren adibide bat da; hirugarrena bere intentsitateagatik da nabarmengarria, nahiz eta intentsitate isila izan; eta azkenak estasizko 'finale' distiratsu batera garamatza.



Artistak

Dmitri Makhtin

Dmitri Makhtin

Biolina

Alexey Stadler

Alexey Stadler

Biolontxeloa

Informazio gehiago
Julia Siciliano

Julia Siciliano

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al