Miramongo Matinéeak

12. Matinéea: Ensemble Moderne Érard

G. Ropartz 
Prélude, marine et chansons [12']

J. Jongen
Kontzertua bostentzat, flauta, harpa eta hari-hirukotearekin [22']

C. Debussy
Danses sacrée et profane [9']

M. Ravel
Sarrera eta allegroa harpa, flauta, klarinete eta hari-laukotearentzat [12']

Data eta Lekua

02Apirila, 2022Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

Harpari buruz hitz egiten dugunean, automatikoki lasaitasunean, bakean edo esoterismoan pentsatzen dugu. Eta, agian, horrelako sentsazioak senti daitezke harpari protagonismoa ematen dion errezitaldi honetako piezen aukeraketaren aurrean. Baina, egiaz, inpresionismoaren garaiko konposizio hauek inguratzen dituena benetako gerra da.

Bi instrumenturen eta bi fabrikatzaileren arteko gerrari buruz ari gara: alde batetik, Sébastien Érarden mugimendu bikoitzeko harpa, 1810ean estreinatua eta gaur egun ere nagusi dena, eta, bestetik, pedalik gabeko harpa kromatikoa, geroago Parisko Pleyel etxean jaio zena bere aurrekoari itzal egiteko, nahiz eta ez zen hura garaitzera iritsi bere soinu-bolumena eskasegia zelako.

Bi instrumentu hauen arteko buruz burukoaz gozatuko dugu Matinée hau itxiko duten bi obretan. Alde batetik, Claude Debussyren Dantza Sakratu eta Profanoa entzungo dugu, 1904an Pleyel etxeak enkargatutako lana, non konpositore frantziarrak instrumentu berriak eskaintzen zituen aukerak ahalik eta gehien esploratu eta ustiatu zituen, arrakasta handiz. Bestalde, Maurice Ravelen Sarrera eta Allegro lana izango dugu, 1905ean Érard etxeak kontraeraso gisa enkargatu zuena frogatzeko harpa kromatikoa ez zitzaiola bere pedaldun harpari inoiz gailenduko.

Aurretik beste bi obra entzun ahal izango ditugu. Bata borroka horretatik at geratzen dena, Guy Ropartz frantziar musikagile eta poetaren Prélude, Marine et Chansons, pedalezko harparako idatzia, eta maitagarrien eta aztien munduetara eramango gaituena. Eta beste bat enfrentamendu handirako prestatzen gaituena: Joseph Jongen musikagile belgikarraren Bosterako kontzertua, harpa kromatikorako bertsio bat duena, baina Belgikako harpa-eskolak pedaldun harparako egokiagotzat jo zuena beti.



Artistak

Virgile Demillac

Virgile Demillac

Biolina

Anne-Marie Harmat

Anne-Marie Harmat

Biolina

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Biola

Pascale Michaud

Pascale Michaud

Biolontxeloa

Paloma Torrado

Paloma Torrado

Kontrabaxua

Hélène billard-Alirol

Hélène billard-Alirol

Flauta

Sara Zufiaurre

Sara Zufiaurre

Klarinetea

Iván Bragado

Iván Bragado

Harpa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron