Miramongo Matinéeak

15. Matinéea: Tango berria

A. Piazzolla
Michelangelo 70 [3']
Invierno porteño [6']
Verano porteño [5']
Fuga y misterio [4']
Escualo [3']
Milonga del ángel [6']
Fugata [3']
Adiós nonino [6']
Oblivión [4']
Libertango [3']

Irene Echeveste

Marc Sirera

Anne Charlotte Lacroix

Philippe de Ezkurra

Mehmet Sönmez

Data eta Lekua

23Maiatza, 2026Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Miramongo Matinéeak Denboraldiko azkenaurreko hitzordu honetan Astor Piazzollaren unibertsoan murgilduko dira. XX. mendeko tangoaren funtsezko figura izan zen Piazzolla, eta betiko irauli zuen Argentinako genero ezin ezagunago hau lengoaia musikal berritzaile baten bidez. Buenos Airesen sustraitutako musika izanik ere, jazzari eta musika klasikoari zabalik egon zen beti, eta gaur egun ere bere horretan mantentzen ditu adierazkortasun indartsua eta iradokitzeko gaitasuna.

Programak Piazzollaren obra ezagunenetako batzuk biltzen ditu, Philippe de Ezkurra interprete eta piazzollazale adituak egindako moldaketetan. Bandoneoijole, akordeoilari eta moldatzaile gisa, De Ezkurrak ñabarduraz eta energiaz beteriko ganbera-irakurketa proposatzen du hemen, Euskadiko Orkestrako interpreteekin elkarrizketan.

Kontzertu osoan zehar Piazzollaren mundu emozionalaren hainbat aurpegi agertzen dira: Oblivion eta Milonga del ángel obren malenkonia eta lirismoa; Escualo eta Libertango piezen indar erritmiko eta birtuosistikoa; Fuga y misterio obraren intentsitate dramatikoa; edo Adiós Nonino lanaren hunkigarritasun intimoa, bere aitari eskainitako omenaldi samurra. Entzungo ditugu, halaber, Buenos Aireseko bizimoduaren musika-erretratu diren Estaciones porteñas ospetsuen pasarteak, baita Michelangelo 70 edo Fugata bezalako obrak ere, non konpositoreak tangoa soinu-lurralde berrietara eramaten duen.

Piazzollaren sormen-arnas handiaren eta haren musikaren indar unibertsalaren ospakizuna da kontzertu hau.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Jarduera inklusiboa - Gertu Kultura


Artistak

Irene Echeveste

Irene Echeveste

Biolina

Marc Sirera

Marc Sirera

Kontrabaxua

Anne Charlotte Lacroix

Anne Charlotte Lacroix

Fagota

Philippe de Ezkurra

Philippe de Ezkurra

Bandoneoia

Informazio gehiago
Mehmet Sönmez

Mehmet Sönmez

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al