Miramongo Matinéeak

2. Matinéea: Haizea

N. Rimski-Korsakov
Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa [25']

L. Thuille
Pianodun haize sextetoa [26']

Data eta Lekua

18Urria, 2025Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Miramongo Matinée honek dotoreziaz, kolorez eta sotiltasunez beteriko bidaia batean garamatza, ganbera-musikako errepertorioan gutxi interpretatzen diren bi lanetan barrena. Programa honek haizezko instrumentuen eta pianoaren arteko elkarrizketa jartzen du lehen planoan, eta lirismoz, umorez eta fineziaz bustitako bi bitxi ezezagun erakusten ditu.

Kontzertua Nikolai Rimski-Korsakovek 1876an konposatu zuen Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoarekin hasiko da. Bere orkestra-lan handiengatik ezagunagoa den arren, musikagile errusiarrak kolorearen eta orekaren artean maisutasun osoa erakutsi zuen obra honetan, formazio intimoago batean. San Petersburgoko Kontserbatorioko lehiaketa baterako idatzia, obra harrigarria da bere bizitasunagatik, gardentasunagatik eta instrumentuen arteko elkarrizketa-joko burutsuagatik. Errusiar folklorearen kutsua sumatzen da, idazkera argi eta xarmagarria du eta keinu klasikoz betea dago.

Programaren bigarren zatian, 1888an konposatutako Ludwig Thuilleren Piano eta haize-boskoterako sexteto bikaina entzungo dugu. Municheko eskolako ordezkaria eta Richard Straussen lagun hurbila, Thuillek lan eskuzabala eskaintzen digu, erromantizismo neurritsu eta argitsukoa. Idazkera arina da eta rol espresiboa ematen dio instrumentu bakoitzari. Pianoak leunki lotzen du bere ahotsa haizeekin, lirismoa, energia eta introspekzioa tartekatzen dituen elkarrizketa batean.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.


Artistak

Hélène billard-Alirol

Hélène billard-Alirol

Flauta

Pascal Laffont

Pascal Laffont

Oboea

Sara Zufiaurre

Sara Zufiaurre

Klarinetea

Anne Charlotte Lacroix

Anne Charlotte Lacroix

Fagota

Marianne Tauzin

Marianne Tauzin

Tronpa

Arkaitz Mendoza

Arkaitz Mendoza

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Uztaila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
11 Lr
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
24 Or
25 Lr
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or