Miramongo Matinéeak

4. Matinéea: Arima Boskotea

W.A. Mozart
4. Hari-kintetoa, K.516 [33']

F. Mendelssohn
2. Hari-kintetoa, Op.87 [31']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Laura Balboa

Xabier de Felipe

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Monika Mazur

Jon Larraz

Data eta Lekua

14Azaroa, 2020Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

Informazioa

Matinée honetan aurkezten ditugun bi kintetoak helduaroko lanak dira, bi kasuetan egilea hil baino urte gutxi batzuk lehenago konposatuak.

Gogoratu beharrik ez dago Mozart estilo klasikoaren ordezkari handia izan zela, kontzertuaren, sinfoniaren, sonataren eta operaren formak perfekziora eraman zituena. 4. Kintetoa osatzeko aukeratutako sol minor tonalitateak krisi existentzialaren kolorea du, eta konpositorearentzat ezkutuko mina adierazten du. Mozartek bere 25. eta 40. sinfonietarako ere erabili zuen, baita kinteto honen urte berean (1787) sortu zuen Don Giovanni operako pasarte giltzarrietarako ere, bere aitaren heriotzan inspiratutakoa. Mozartek beti izan zuen hari-boskotearen aldeko joera berezia, batez ere biola-bikotearekin osatutako boskoteen aldekoa, asko gustatzen baitzitzaion instrumentu hau eta berak ere jotzen baitzuen. Bi biola hauek betiereko biolin-bikotearen ispilu bezala ikus daitezke, euren sonoritate bero eta grabea ganbera-musika formazioari eskainiz.

Mendelssohn, estilo zehatz baten aitzindaria izan ez zen arren, XIX. mendeko konpositorerik garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Bankari baten semea eta intelektualez inguratua, heziketa osoa eta bizitza oparoa izan zituen. Bere 2. Kintetoko si bemol maior tonalitatea arazorik gabeko gizon baten pozarekin lotu daiteke. Aipatzekoa da kanturako zuen joera, aro klasikotik heredatua, lehen biolinaren zatiko lerro melodikoan ikusten dena. Nabarmentzekoak, baita ere, hirugarren mugimenduko ostinatoa (nahiko beethoveniarra batzuetan, bere motibo erritmikoak protagonismoa kentzen dio temari) eta kontrapuntuaren erabilera azken fugatoan.



Artistak

Laura Balboa

Laura Balboa

Biolina

Xabier de Felipe

Xabier de Felipe

Biolina

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Biola

Monika Mazur

Monika Mazur

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig