Miramongo Matinéeak

4. Matinéea: Miguel Ituarte

J. Bull
As I went to Walsingham [12']

P. Boulez
Pianorako 2. sonata [30']

F. Liszt
Pianorako sonata [30']

Miguel Ituarte

Data eta Lekua

29Azaroa, 2025Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

Informazioa

Getxon jaioa, Miguel Ituartek Bilbo, Madril eta Amsterdameko goi mailako kontserbatorioetan egin zituen bere musika-ikasketak. Sari ugari jaso ditu nazioarteko lehiaketetan, baita musika espainiarraren interpretazioengatik ere. Errezitaldi asko emandakoa da, Europako hainbat herrialdetan eta orkestra askorekin, hala nola Concertgebouwko Ganbera, Londresko Royal Philharmonic, Lisboako Gulbenkian eta Espainiako eta Hego Amerikako zenbait orkestrekin. Piano irakaslea da Musikenen 2001ean sortu zenetik. Miramongo Matinée honetarako, Ituartek denboran urrun dauden hiru lan bildu ditu, oso ezberdinak izaera eta estiloari dagokienez, baina bariazio aldetik antzekotasunak dituztenak.

Kontzertua John Bullen As I Went to Walsingham lan labur eta antzinakoenarekin hasiko da, Fitzwilliam Virginal Book izeneko bildumatik eratorria. Ondoren Ituartek Pierre Boulezen lehen obra arrakastatsua interpretatuko du: Pianorako 2. Sonata. 23 urterekin idatzia, lan honek bigarren Vienako Eskola, bere maisu Messiaenen irakaspenak eta garapen zaileko beethoveniar elementuak islatzen ditu. Boulezek nortasun handia erakusten du bertan eta piano «klasikoa» bere mugetara eramaten du, une batzuetan ia modu tradizionalaren parodiara iritsi arte.

Franz Liszten Pianorako Sonatak ixten du programa, bere garaian Clara Schumann («zentzurik gabeko zarata!» adierazi zuen) edo Brahms bezalako artista handiek ulertu ez zutena. Gaur egun, ordea, ia aho batez jotzen da metamorfosi tematikoko maisulantzat. Sonata hau lisztiar erdiko aroan jaio zen, bere lehen poema sinfonikoen ondoren eta pianoa eboluzio garrantzitsua bizitzen ari zen une batean, bere instrumenturako idazkera berriz aztertzera bultzatu zuena.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.


Artistak

Miguel Ituarte

Miguel Ituarte

Pianoa

Informazio gehiago
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig