Miramongo Matinéeak

8. Matinéea: Diálogos armónicos

L. V. Beethoven
Piano eta haize kintetoa Op.16 [20']

A. Roussel
Haize eta pianorako divertimentoa [6']

F. Poulenc
Piano eta haize sextetoa [25']

Data eta Lekua

31Urtarrila, 2026Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

XIX. eta XX. mendeetan zehar, konpositore ugarik pianoa eta haizezko instrumentuei eskainitako ganbera-musikako piezak idatzi zituzten. Pianoa eta haize-laukote edo -boskotearena, zalantzarik gabe, orkestrazio-modu osoenetako bat da, koloretan aberatsenetakoa eta soinu-unibertso aldi berean fin eta indartsua eskaintzen duena.

Programa honetan aurkeztutako hiru piezak beren konpositoreen heldutasun artistiko handienekoak dira. Beethoven, Roussel eta Poulenc-ek, bakoitzak bere estiloarekin, instrumentu bakoitza bere erregistro onuragarrienean tratatzen dute, bere tinbre, gaitasun eta birtuosismo onenarekin.

Miramongo Matinéea hasteko Ludwig van Beethovenen Piano eta haize-kintetoa Op.16 izango dugu, 1797an sortua, konpositorea bera pianoan zela. Beethovenek 26 urte zituen eta ordurako trioak eta sonatak argitaratuak zituen pianoan, baina artean teklatuaren bidez inprobisatzeko eta birtuosismoa erakusteko zuen gaitasunagatik zen gehienbat ezaguna. Obra honek aukera eman zion konpositore eta interprete gisa zuen talentua erakusteko.

Ondoren, Albert Rousselen 1906ko Divertimentoa etorriko da, Harry Halbreichek horrela izendatu zuena: “konpositorearen jatorrizko lehen maisulana, bere berdetasun zoragarriarekin eta erritmo liluragarriekin”.

Matinéea Francis Poulenc-en Sextetoarekin iritsiko da amaierara. Obra horren lehen bertsioa 1931 eta 1932 bitartean konposatu zuen, eta bigarrena 1939an. Henri Hell biografoak honako hau adierazi zuen lan honi buruz: “zati instrumental bakoitza modu harrigarrian eraikita dago doitasunik handienean eta kalitate bikaineko konposizio bat sortzen du”.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Jarduera inklusiboa - Gertu Kultura


Artistak

Ander Erburu

Ander Erburu

Flauta

Óscar Diago

Óscar Diago

Oboea

Luis Cámara

Luis Cámara

Klarinetea

François Proud

François Proud

Fagota

Marcos Cruz Pardeiro

Marcos Cruz Pardeiro

Tronpa

Itxaso Sainz de la Maza

Itxaso Sainz de la Maza

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al