Miramongo Matinéeak

9. Matinéea: Roda hirukotea

L. V. Beethoven
Klarinete, biolontxelo eta pianorako trio [20']

J. Brahms
Klarineterako trioa [25']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Gabriel Mesado

Luis Cámara

Rinaldo Zhok

Data eta Lekua

13Otsaila, 2021Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

20/21 Denboraldiko bederatzigarren Miramongo Matinée honetan instrumentu-formazio honentzat idatzitako obren artean garrantzitsuenetakoak diren bi entzun ahal izango dira.

Alde batetik, Ludwig Van Beethovenek Trio hau 1797an konposatu zuen eta Vienan argitaratu zen urtebete geroago. Ganbera-musikaren esparruko bere lehen konposizioetako bat izan zen, eta berrikuntza bezala, formazioan haize-instrumentu bat sartu zuen, garai hartan batere ohikoa ez zen arren. Si bemol maiorrean idatzia dago, ziur aski klarineteari pasarte azkarrak errazteko, artean instrumentu hau mekanikoki oso gutxi garatua baitzegoen.

Bestalde, ia ehun urte geroago, 1891n, Johannes Brahmsek Matinée honetan entzungo den Trioa konposatu zuen. Musikagileak klarineteari eskaini zizkion lau lanetatik lehena da. Brahmsek konposatzeari uztea pentsatu zuen 1890 urtean, baina 1891n Meiningeneko gorteko klarinetejole handi Richard Mühlfeld ezagutu zuen, eta musika idazten jarraitzeko grina piztu zion hark instrumentua zein ondo menderatzen zuen ikusteak. Topaketa horren ondorioz, trio hau konposatu zuen, baita hari-laukote eta klarineterako kinteto bat eta klarinete eta pianorako bi sonata ere. Horiek izango ziren, hain zuzen, bera bizi zela publikatu ziren azken obrak.



Artistak

Gabriel Mesado

Gabriel Mesado

Biolontxeloa

Luis Cámara

Luis Cámara

Klarinetea

Rinaldo Zhok

Rinaldo Zhok

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron