Berriak
Asteazkena 10 Ekaina, 2026

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren hirugarren ediziorako

Bi edizio arrakastatsuren ondoren, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera ematen duen proiektu parte-hartzailea bueltan dator. Hiru eszenatoki handitan abestuko du herritarren abesbatzak: Euskalduna, Kursaal eta Baluarte.

Izen-ematea zabalik dago ekainaren 10etik 23ra eta zozketa bidez aukeratutako ahotsak ekainaren 25ean iragarriko dira. Kontzertuak azaro amaieran izango dira eta aurreko bi hilabeteetan 10 entsegu kolektibo egingo dira.

Asteartea 09 Ekaina, 2026

‘Musikazaleak’ ekimeneko kideek ikasturtea amaituko dute kontzertu inklusibo, integratzaile eta hunkigarriekin

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduak izan dira gaur eguerdian Miramongo Euskadiko Orkestraren egoitzan egin den kontzertuaren protagonistak. Hilero musika-tailerretan ikastaro oso bat egin ondoren, egindako lana erakutsi diete gaur lankideei eta familiei.

Bihar Bilboko ‘Musikazaleak’ ekimeneko kideen txanda izango da, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, eta ostegunean talde arabarrak ere kontzertu propioa eskainiko du Gasteizko Federico Garcia Lorca Antzokian.

Osteguna 04 Ekaina, 2026

Schuberten ‘Amuarraina’ kinteto ezagunarekin amaituko da larunbat honetan Miramongo Matinéeen 25/26 Denboraldia

Miramon Ensemblek Euskadiko Orkestraren ganbera-musika zikloa itxiko du errepertorioko obra entzutetsuenetako batekin larunbat honetan, ekainak 6, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteazkena 03 Ekaina, 2026

Boris Giltburg pianojole saritua izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Denboraldiko azken programa sinfonikoan

Moskutarrak Prokofieven ‘Pianorako 3. Kontzertua’-ri egingo dio aurre Michal Nesterowiczek zuzenduko dituen eta Txaikovskiren ‘Bosgarren’ ezin ezagunagoarekin itxiko diren hitzorduetan.

Kontzertuak ekainaren 5etik 9ra izango dira Iruña, Bilbo eta Donostian. Sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Osteguna 21 Maiatza, 2026

Miramongo Matinéeek Argentinara bidaiatuko dute larunbat honetan Piazzollaren tangoaren erritmora

Tango Berria boskoteak Astor Piazzollaren hamar obra barne hartuko dituen kontzertu monografikoa eskainiko du larunbat honetan, maiatzak 23, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak bukatu egin dira.

Asteazkena 20 Maiatza, 2026

Euskadiko Orkestrak Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldea izango ditu ondoan hurrengo programa sinfonikoan

François Lopez-Ferrerrek zuzenduko du fantasia eta maitasuna jorratzen dituen Mendelssohnen ‘Uda-gau bateko ametsa’ obra entzutetsua.

Bernaola eta Saint-Saënsen obrek osatuko dute programa Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon maiatzaren 22tik 28ra izango diren kontzertuetan. Sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.