Asteazkena 10 Ekaina, 2026

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren hirugarren ediziorako

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren hirugarren ediziorako

Bi edizio arrakastatsuren ondoren, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera ematen duen proiektu parte-hartzailea bueltan dator. Hiru eszenatoki handitan abestuko du herritarren abesbatzak: Euskalduna, Kursaal eta Baluarte.

Izen-ematea zabalik dago ekainaren 10etik 23ra eta zozketa bidez aukeratutako ahotsak ekainaren 25ean iragarriko dira. Kontzertuak azaro amaieran izango dira eta aurreko bi hilabeteetan 10 entsegu kolektibo egingo dira.

Lehen bi edizioek arrakasta nabarmena izan ostean, Abestu Euskadiko Orkestrarekin itzuli da. Proiektu hau Denboraldi Sinfonikoaren barruan ikusaraziko da, laster ezagutzera emango den Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldiaren hirugarren programa sinfonikoaren baitan. Kontzertuak honako egunetan izango dira: azaroaren 24an Iruñeko Baluarte Auditoriumean, azaroaren 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian, eta azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Auditoriumean.

Proiektu hau gauzatzeko, 132 ahots anonimo eta boluntario bildu behar dira guztira (bai aurretik parte hartutakoak, bai oraindik egin ez dutenak), eta Euskadiko Orkestraren webgunean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 23rako beranduenez. Ezinbestekoa da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Ondoren, Miramonen irailaren 16tik azaroaren 20ra bitartean antolatutako 10 entseguetako ahalik eta gehienetara joatea eskatuko da. Lehen hiru entseguak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan errepikatuko dira, Bizkaiko eta Arabako pertsonei sarrera errazteko.

Errepertorio berria hiru lanek osatuko dute: Vivesen Doña Francisquitako ‘Coro de Románticos’; Iparragirreren Hara nun diran Sorozabalen bertsioan; eta Verdiren I Lombardi operako ‘O signore, dal tetto natío’. Horren guztiaren interpretazioak (abesbatza misto eta orkestrarako) kontzertuen 10 eta 15 minutu artean hartuko ditu, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango dira entsegu batzuetan zein eszenatokian aukeratutako herritarren abesbatzari laguntzeko. Gorka Mirandak zuzenduko du abesbatza.

Euskadiko Orkestrak aparteko aukera hau baliatzera animatzen ditu herritarrak; horietako batzuentzat agian amets bat da orkestra handi baten ondoan eta eszenatoki garrantzitsuetan zuzenean abestea. Informazio guztia eta izen-emateak euskadikoorkestra.eus-en.

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

 

 

Parte hartzeko baldintzak

 

  • Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea.
  • Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa egingo da. Hautatua izan ez dena itxaron-zerrendan geratuko da, bajak gertatuz gero. Izena emateak ez du parte hartzea bermatzen.
  • Aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehienetara joatea eskatzen da.
  • Lehen entsegua baino lehen, ahots- eta piano-partitura eta ahotsen grabazioak parte-hartzaileen eskura jarriko dira.

 

 

Datak

 

  • Izen-ematea: ekainaren 10etik 23ra
  • Zozketa eta hautatutako ahotsen jakinarazpena: ekainak 25

 

Entsegu-plana

  • 10 entseguen datak: irailaren 16tik azaroaren 20ra. Egutegi osoa hemen ikusi.
  • Entsegu gehienak astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:15etik 21:45era*.
  • Tokia: Euskadiko Orkestraren egoitza (Miramon Pasealekua, 124, Donostia).

*Bizkaiko eta Arabako pertsonei erraztasuna emateko, lehen entseguak ostiraletan errepikatuko dira (irailak 25, urriak 2 eta urriak 9) Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, ondorengo ordutegian: 17:15-19:45.

 

 

Kontzertuak

 

Zuzendaria: Lucas Macias
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza laguntzailea: Easo Abesbatza

 

Datak:

  • Iruña (Baluarte Auditoriuma): azaroak 24
  • Bilbao (Euskalduna Jauregia): azaroak 25
  • Donostia (Kursaal Auditoriuma): azaroak 26 eta 27

 

Obrak:

  • A. Vives: Doña Francisquita, ‘Coro de románticos’
  • J. M. Iparragirre / P. Sorozabal: Hara nun diran
  • G. Verdi: I Lombardi, ‘O signore, dal tetto natío’

 

 

Bigarren edizioaren bideo eta irudiak

 

 

 

 

Abestu Euskadiko Orkestrarekin 2. Kontzertuak / Conciertos

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez

 

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron