Osteguna 22 Urria, 2009

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK VERDIREN REQUIEMA INTERPRETATUKO DU MAILA GAILENEKO BAKARLARI TALDE BATEKIN ETA DONOSTIAKO ORFEOIAREKIN

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK VERDIREN REQUIEMA INTERPRETATUKO DU MAILA GAILENEKO BAKARLARI TALDE BATEKIN ETA DONOSTIAKO ORFEOIAREKIN
Orkestraren titular Andrés Orozco-Estradak zuzenduko duen laugarren Abonu-programa honetako kontzertuak urriaren 23 eta 26 Donostian, 24 Gasteizen, 27 Iruñean eta 29an Bilbon ospatuko dira.

Euskadiko Orkestrak bere Abonu-Denboraldian aurrera pausu berri bat emanez datozen egunotan obra sinfoniko-koral handi bat interpretatuko du Andrés Orozco-Estrada bere titularraren zuzendaritzapean: Verdiren Requiem Meza, hain zuzen ere. Laugarren Abonu-programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan ospatuko dira: bihar ostirala, urriak 23, eta 26an Donostian, 24an Gasteizen, 27an Iruñean eta, amaitzeko, urriaren 29an Bilbon.

XIX. mendeko italiar musikaren gailurretako bat den partitura hau interpretatzeko, Indra Thomas estatubatuar sopranoa buru duen bakarlari talde nabarmen bat izango du lankide. Besteak beste BBC Proms, New Yorkeko Matropolitan, Madrilgo Teatro Real eta Bartzelonako Liceu-n lortutako sonak denbora gutxian munduko soprano onenen artean kokatu duen abeslari hau estreinako aldiz arituko da Euskadiko Orkestrarekin. Bakarlari taldea Nancy Fabiola Herrera mezzosoprano kanariarrak, Aquiles Machado venezuelar tenoreak (Stuart Neill ordezkatuz) eta Carlo Colombara baxu italiarrak osotzen dute. Guzti hauek Euskadiko Orkestrarekin Musika Hamabostaldian eta OLBEn zenbaitetan aritu izan badira ere, lehenbiziko aldiz arituko dira bere Abonu-Denboraldian. Requiemaren atal korala Orkestrarekin aurretik jada interpretatua duen Donostiako Orfeoiaren esku izango da; abesbatza honek ugaritan abestu baitu lan hau, gogoangarrienen artean 2001ean Claudio Abbadoren zuzendaritzapean Berlingo Philharmoniker delakoarekin burututako interpretazioa.

Egitarauari Oharren egile den Juan Manuel Vianaren esanetan, Verdik "oinarri sendoko soinu-eraikina egitea lortu zuen obra itzel honetan eta, bertan, argudio-intriga baten absentzia ahozko eta orkestra eskritura zirraragarri batek ordezkatzen du, bere opera onenak egituratzen dituen eta musikaren muinean bertan antzerkiaren taupada sartzen duen eroaldi berdinak bultzatuta". Abonu-Denboraldiko entzulegoak estreinako aldiz izango du esperantza eta beldurraren artean, sosegu eta asalduraren artean sortua den musikariaren sorta emozionaletik eratorria den partitura honekin gozatzeko aukera.

Laugarren Abonu-Programako kontzertuak
Urriaren 23 eta 26: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00etan.
Urriaren 24a: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz. 20:00etan.
Urriaren 27a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Urriaren 29a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan.

Egitaraua
G. Verdi: Messa da Requiem

Indra Thomas, sopranoa
Nancy Fabiola Herrera, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenore
Carlo Colombara, baxua
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az