Asteartea 22 Iraila, 2009

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK 2009/2010 DENBORALDIA

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK 2009/2010 DENBORALDIA
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egunotan jarriko du abian bere 28. Abonu-Denboraldia (bihar 23 Iruñean, osteguna 24 Gasteizen, ostirala 25ean Bilbaon eta 28 eta 29an Donostian)

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egunotan jarriko du abian bere 28. Abonu-Denboraldia (bihar 23 Iruñean, osteguna 24 Gasteizen, ostirala 25ean Bilbaon eta 28 eta 29an Donostian), jada bere zuzendari titularra den Andrés Orozco-Estradaren eskutik. Estreinako kontzertu-programa Euskadiko Orkestra Sinfonikoak orain hastenb duen aro berriaren erakusle argia da. Titular gisa bere lehenbiziko parte-hartzean, Andrés Orozco-Estradak estreinaldiz betetako arratsalde bat egituratu nahi izan du, horretarako Beethoven eta Mahlerrek idatzitako lehenbiziko sinfoniak, hau da, sinfoniaren arloan bi musikagile hauen debuta izan ziren obrak programatuz.

Zentzu honetan, aipagarria da programazio berriaren ezaugarrietako bat denboraldi oso sinfonikoa marraztu izana dela, etengabe asmo honi erantzuten dioten eta errepertorio erromantiko zein klasikotik eratorriak diren obra handien interpretazioarekin. Horien artean, Denboraldia irekiko duten Beethoven eta Mahlerren lehenbiziko sinfoniak.

2009/2010 Denboraldia. Guztira hamalau kontzertu-programa izango dira denboraldi osoan zehar, ekaina bitartean, Gasteiz, Bilbao, Donostia eta Iruñean aurkeztuko direnak. Denboraldia kontzertu-programa inspiratuek eta musika-eszenaren izen handiek osatuko dute, azken hauen artean Hélène Grimaud, Janine Jansen edo Frank Peter Zimmermann bezalako bakarlarikak eta Paul McCreesh, Yakov Kreizberg edo Lawrence Foster zuzendari gonbidatuak  izango direlarik. Gainera, Andrey Boreyko Orkestraren Zuzendari Printzipal Gonbidatu berriak Denboraldi berriko bi programa zuzenduko ditu.

Denboraldiko gainerako jarduerei dagokienez, Euskadiko Orkestrak irteera bakar bat burutuko du, Madrilgo Auditorio Nazionalera. Gainera, ekimen ugari burutzen jarraituko du, horien artean nobedade garrantzitsuak, esaterako "Musika Laborategi" baten sorkuntza, diska-ekoizpenen ildo berri baten hasiera eta J. Guridiren "Mirentxu" operaren aurkezpnea eta ondorengo grabaketa.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Estatuko orkestra sinfonikoen artean erreferentziazkoak diren zenbakiekin ekingo dio denboraldi berriari. 7.000 abonatu fideletaz gain, %92ko okupazioa du bere jardueretan eta baita 600 lagun inguruko itxarote-zerrenda ere. Euskadiko Orkestrak 3 milioi ikusle hartzera eta 3.000 ikusgarri ematera iristear dagoela ekingo dio bere 28. denboraldiari. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar