Astelehena 18 Urtarrila, 2010

"MUSIKA GELA" AURKEZTU DA, ORKESTRAREN HEZKUNTZA JARDUERA GUZTIAK BILTZEN DITUEN MARKA BERRIA

"MUSIKA GELA" AURKEZTU DA, ORKESTRAREN HEZKUNTZA JARDUERA GUZTIAK BILTZEN DITUEN MARKA BERRIA
Denboraldi honetarako 17 kontzertu programatu dira, jada finkatutako Musika Familian eta orain abian jartzen den Eskola-Haurrentzako Kontzertuak zikloen artean banaturik, eta hauez gain baita Ikastetxeentzako jarduera multzo zabala ere.

Orkestraren Miramongo Egoitzan ospatu den aurkezpenean Kultura sailburu eta Euskadiko Orkestrako presidentea, Blanca Urgell, zuzendari nagusia, Iñigo Alberdi, zuzendari titularra, Andrés Orozco-Estrada, Hezkuntza Departamentuaren koordinatzailea, Mikel Cañada, Gasteizko Udal Antzokien Sareko arduraduna, Marta Monfort, Kursaal Fundazioaren zuzendaria, José Antonio Echenique eta Santiago Ipiñazar, El Diario Vasco-ren ordezkaria.

MUSIKA GELA-AULA DE MÚSICA da aurrerantzean Euskadiko Orkestrak bere hezkuntza-jardueren katalogo zabala biltzeko erabiliko duen marka berria. Gasteiz eta Donostian jada finkatutako Musika Familian ziklotik hasi eta Ikastetxeentzako Jarduerak izenburupean sortutako ekimen multzoraino: Bisitak Orkestraren Egoitzara, Tailerrak ikastetxeetan eta, estreinakoz, Eskola-haurretzako kontzertuak. Guzti honen ondorio, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa giltzarri duten 17 musika-topaketa izango dira denboraldi honetan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saiburua eta Euskadiko Orkestrako presidentea den Blanca Urgellek "kultura-espazio dinamiko eta bazter ezina" bezala definitu du Musika Gela. Halaber, gizartearen kulturarenganako hurbiltzea bideratzen duen ekimena dela gaineratu du, Orkestrak zerbitzu publiko gisa betetzen duen eginkuzn garrantzizkoaren baitan kokatuz.

MUSIKA GELA duela hiru urte sortutako Hezkuntza Departamentuari esker gauzatu da. Bertatik kudeatzen dira publiko gazteari zuzenduriko proiektu guztiak eta bertatik pentsatu, hausnartu, bultzatu eta konbentzitzen da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bidez musika esperientzia bizi, gozatu eta indartuko duten giza-talde berri bat sortzeko.

Musika Familian zikloa aurtengoan ere Donostian Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan eta Gasteizen Udalaren Antzoki-Sareakin koprodukzioan burutuko da. Argudio ezberdinen bidez musikaren ezagueran sakontzen jarraitzeko baliagarri izango diren proposamen interesagarriek osatuko dute ziklo hau. Ikastetxeentzako Jarduerak atalaren baitan, azpimarragarriak dira estreinakoz ospatuko diren Eskola-haurrentzako Kontzertuak. Jarduera hau Orkestraren Egoitzan burutuko da eskola-orduetan. Honen egiturak edukia ikasgeletan aurrez lantzea ahalbidetuko du, Hezkuntza Departamenduak prestatu eta kontzertura joatekoak diren ikastetxeetako musika-irakasleei aurkeztuko dizkien gida didaktikoen bidez. Bisitak Orkestraren Egoitzara eta Tailerrak ikastetxeetan dira Orkestrak ikaslego, irakaslego eta kolektibo ezberdinen esku jarriko dituen beste ekimenak.

MUSIKA-GELA komunitate sormendun eta sortzaile berri bat sortzeko bokazioz jaio da, Orkestraren webgunea topagune harturik. MUSIKA-GELAREN bidez, informazio guzti hau kudeatu ahal izango da eta baita HAUR TXOKOA esku-hartu ere, nahi duen orok, jolas interaktibo ezberdinen bidez, mundu sinfonikoaren inguruan gauza gehiago ezagutzeko sortutako eremua.

Informazio gehiago

Musika Gela
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az