Asteartea 09 Martxoa, 2010

EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK 59.353,64 € BILDU DITUZTE HAITIRENTZAT

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak 59.353,64 € bildu dituzte urtarrilaren 12an Haitin gertatutako lurrikararen ondorioz kalteturikoentzat. Kopuru hau, Kursaalean pasa den otsailaren 27an ospatutako kontzertu solidariorako sarreren salmentaren eta Kutxak kudeatutako 0 lerroari esker bildu da eta Gurutze Gorriari eman zaio Haitira helaraz dezan.

0 lerroa abian jartzeaz gain, Kutxak 5.000 eurotako ekarpena egin du eta kontu horretan sartu du halaber kobratutako komisioen kopurua.

Giuseppe Verdiren Messa da Requiem interpretatu zeneko Haitiren aldeko kontzertuan parte hartu zuten guztiak modu desinteresatuan aritu ziren. Bai Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia eta bakarlariak, Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzoa, Aquiles Machado tenorea, Ádán Horváth baxua, kontzertua zuzendu zuen Orkestrako Zuzendari Titularra, Andrés Orozco-Estrada eta Xabier Elorriaga aktorea, kontzertua aurkeztu zuena.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar