Ostirala 14 Maiatza, 2010

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA ORKESTRA GONBIDATU GISA ARITUKO DA EUSKADIKO ORKESTRAREN ABONU DENBORALDIAN

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA ORKESTRA GONBIDATU GISA ARITUKO DA EUSKADIKO ORKESTRAREN ABONU DENBORALDIAN
Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatu gisa arituko da Euskadiko Orkestraren abonu denboraldiko hurrengo programan. Orkestra Donostian maiatzaren 17 eta 18an, Iruñean 19an, Gasteizen 20an eta Bilbon 21ean arituko da, bere titularra den Günter Neuholden zuzendaritzapean eta Marta Zabaleta piano-jotzailea bakarlariarekin.

Orkestraren hurrengo Abonu-programak, maiatzaren 17 eta 21a bitartean ohiko lau hiribueruetan ospatuko denak, Bilbao Orkestra Sinfonkoa hartuko du orkestra gonbidatu gisa. Honela, bi orkestren arteko elkartrukea osotzen da, joan zen urtarrilean Euskadiko Orkestra BOSen kontzertu-denboraldian aritu ostean. Kontzertu hauetan, gainera, Marta Zabaleta legazpiar piano-jotzailea izango da bakarlaria. Hamahirugarren abonu-programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan izango dira: maiatzak 17 eta 18 Donostian, 19an Iruñean, 20an Gasteizen eta, amaitzeko, 21ean Bilbon.

BOS, estatu mailan tradizio handien duten orkestratako bat, 2008tik bere zuzendari artistiko eta titular Günter Neuholden zuzendaritzapean arituko da. Duela gutxi austriar zuendariak 2014ko ekainera arte luzatu du orkestra honekin duen konpromezua. 1922an sortu zenetik, aro ezberdinak bizi izan ditu, egungo nazioarteko garapeneraino, San Petersburgon edo Tokion, joan zen urtean Japonen barrena egindako biran, aritu delarik, sarritan Frantziako jaialdi ezberdinetan izatearekin batera. Euskalduna Jauregiko ohiko Kontzertu Denboraldiaz gain, ganbera musika biltzen duten bi ziklo burutzen ditu (Bilbon eta Bizkaiko herri ezberdinetan) eta bere jarduera pedagogikoa nabarmena da, Kontzertu didaktiko eta Familiartekoak eskaintzen dituelarik. OLBEn sarri askotan izaten da halaber.

Marta Zabaleta piano-jotzailea sarritan izan da Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian eta Orkestrarekin beste hainbat proiektu gauzatu du, esaterako ganbera edo haurrentzako kontzertuak eta Euskal Konpositoreen Bildumarako Franciso Esucderioren Piano eta orkestrarako kontzertuaren grabaketa. Oraingo honetan, Mozarten Piano eta orkestrarako 24. kontzertua interpretatuko du BOSekin batera. Bigarren zatian, Brucknerren 4. Sinfonia, "Erromantikoa" obrak osotuko du egitaraua. Egitarauari oharren egile Juan Manuel Vianaren hitzetan, "Brucknerren bizi-poz indartsu guztia ageri da sinfonia honetan -Beethoven, Schubert eta Wagnerren elementuez nahiz Austriako eta Alemaniako barrokoaren elementuez elikatua-, egile honen sinfonia guztien artean ezagunenean (Zazpigarrenarekin batera)".

Euskadiko Orkestra Auditorio Nazionalean. Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere Abonu-denboraldian aritzearekin batera, Euskadiko Orkestrak maiatzaren 20an kontzertu bat eskainiko du Madrilgo Auditorio Nazionalean. Luis de Pabloren omenez, bere 80. urtebetetzea dela eta, ospatuko den kontzertu hau José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du eta bakarlari gisa Asier Polo biolontxelojolea eta Cécile Daroux txirularia arituko dira. Lehehnak bilbotar musikagilearen Vendaval eta Frondoso misterio joko ditu eta bigarrenak, berriz, Figura en el mar partitura.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel