Astelehena 08 Azaroa, 2010

Iker Sánchez zuzendaria estreinako aldiz arituko da Abonu-Denboraldian

Asteazken honetan Euskadiko Orkestraren 4. Abonu-programari dagokion kontzertua izango da Iruñeako Baluarte Auditorioan. Iker Sánchez-en zuzendaritzapean, Orkestrak Pascual Aldave lesakar konpositorearen Nerabe sorta lanarekin hasiko den egitaraua interpretatuko du. Entzungai izango dira, halaber, Darius Milhaud-en Le boeuf sur le toit, opus 58a eta Felix Mandelssohn-en 1. Sinfonia, orkestrak lehenbiziko aldiz interpretatuko duena.

Euskadiko Orkestrak, Pascual Aldaveren Akelarre lana estreinatu zuenak, honen Nerabe sorta lana berreskuratzen du orain, berau Orkestra Herrietan zikloan interpretatu ondoren. Orkestraren errepertorioan badira Aldaveren beste hainbat musikalan, Cristo ibérico eta Seaska Abesti, esaterako. Pascual Aldaveren (Lesaka, 1924) ibilbidea ertsiki lotua dago Iruñeari, 1973 eta 1983 urte bitartean nafar hiriburuko Pablo Sarasate Kontserbatorioko zuzendaria izan baitzen. Urte haietan Kontserbatorioko ganbera-orkestra eta abesbatza sortu zituen Aldavek. 2009an Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Urrezko Domina jaso zuen lehendabiziko pertsona izan zen, musikagile zein irakasle bezala egindako ekarpen aberatsagatik. 1990an konposatutako Nerabe sorta haur-suitea Lesakako amek beren seme-alabei abesten zizkieten doinu herrikoietan oinarritzen da funtsean.

Iker Sánchez zuzendaria (Irun, 1976) estreinako aldiz arituko da Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian zuzendari gonbidatu gisa. Baina ez da Orkestra zuzentzen duen lehenbiziko aldia izango, izan ere Orkestra Herrietan zikloko hainbat kontzertutan, Argia aldizkariaren 90. urteurrenean, Euskadiko Kutxaren 50. urteurrenean eta, Musika Familian zikloaren baitan, Txirulajotzaile miresgarria eta Astindu gorputza Euskadiko Orkestrarekin kontzertuetan zuzendu izan baitu. Zuzendari gisa, Iker Sánchezek 2004an ekin zion bere ibilbideari eta ordutik Vassily Petrenko, Raymond Leppard edo Juanjo Menaren lankide izan da. 07/08 eta 08/09 denboraldietan BOS-eko zuzendari laguntzailea izan zen. Denboraldi honetan L'Orchestre de Bayonne Côte Basque, Orquesta Joven de Valencia (Venezuela) edo Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko ditu. Gainera, hainbat talderen sortzaile eta zuzendari ere bada, horien artean T.I. 04, Musikeneko instrumentu-taldea, KABOS Ensemble, CRE-ART PROYECT (Londres), musika zuzendari duen KRATER Ensemble. 08/09 Denboralditik Euskadiko Kontserbatorioetako ikasleek osaturiko Euskalherriko Ikasleen Orkestraren musika zuzendaria da.

Kontzertua
Azaroaren 10a:
Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.

Egitaraua
P. Aldave:
Nerabe sorta, opus 33 [26']
D. Milhaud: Le boeuf sur le toit, opus 58a [19']
F. Mendelssohn: 1. Sinfonia do minorrean, opus 11* [37']

Iker Sánchez, zuzendaria

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az