Astelehena 23 Maiatza, 2011

Orkestrak bere Abonu-programa berri bat eskainiko du hilaren 26an Gasteizko Principal Antzokian

Orkestrak bere Abonu-programa berri bat eskainiko du hilaren 26an Gasteizko Principal Antzokian
Howard Griffithsen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrako kide Bruno Claverie eta Pascal Laffont arituko dira bakarlari.

Maiatzaren 26 ostegunean euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldiko kontzertu berri bat izango da Gasteizko Principal Antzokian. Arabar hiriburuan soilik askainiko den 14. Abonu-programari dagokion kontzertu honek Euskadiko Orkestrako kide Bruno Claverie flauta bakarlaria eta Pascal Laffont oboe bakarlaria bakarlari gonbidatu gisa entzuteko aukera emango digu. Biek Orkestrako organikoren baitan dituzten atrilak utzi eta erabateko protagonista bilakatuko dira emanaldi honetan. Howard Griffiths maisuaren zuzendaritzapean, Domenico Cimarosaren Flauta, oboe eta orkestrarako kontzertua interpretatuko dute.

Bruno Claverie (Pau, 1966) eta Pascal Laffont-ek (Auch, 1968) ibilbide luzea egin dute jada Euskadiko Orkestrarekin batera. Gainera, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko, Musikeneko, irakasle dira biak eta ganbera-talde ezberdinekin lankidetzan aritzen dira sarritan, esaterako Opus 64 edo Diatessaron Ensemble taldeekin. Oraingoan bakarlari gisa indarrak batu eta Domenico Cimarosaren Flauta, oboe eta orkestrarako kontzertua interpretatuko dute. Hasiera batean Cimarosak bi flautarako idatzi bazuen ere, ohikoa den flauta eta oboerako bertsioan izango da entzungai. Izan ere, transkripzioak lagundu egiten du bi bakarlarien arteko elkarrizketak aberasten eta tinbreari dagokionez aniztasuna ematen.

Egitaraua osotzeko, Ludwig Van Beethovenen Prometeoren kreaturak ballet alegoriko zein berriztatzailearen zati ezberdinak eta konpositorea hil ostean estreinatutako Franz Schuberten Hirugarren Sinfonia interpretatuko dira.

Honako hau bigarren aldia da Howard Griffiths maisuak Orkestraren Abonu-Denboraldian esku hartzen duela. Egun Brandenburgisches Staatsorchester Frankfurt eta Züricheko Camerata Schweiz delakoaren zuzendari artistikoa denak 2009ko ekainan zuzendu zuen Orkestra, EOSeko fagot bakarlari Marco Caratto, María Espada eta Ainhoa Zubillaga sopranoak eta Bilboko Koral Elkartearekin batera.

Abonu-Denboraldiaz kanpo ere egongo da programa hau entzuteko aukerarik: maiatzaren 27 ostiralean, 19:30etan Azkoitiko Baztartxo Antzokian, XX. Azkoitiko Udaberriko Musikaldiaren programazioaren barnean. Kontzertu hau "Orkestra Herrietan" bere egitasmoaren baitan kokatzen du Orkestrak.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel