Astelehena 30 Maiatza, 2011

Euskadiko Orkestraren 2011/2012 Denboraldia aurkeztu berri da

Euskadiko Orkestraren 2011/2012 Denboraldia aurkeztu berri da
Miramongo egoitzan, Branca Urgell, Kultura Sailburu eta Orkestrako Presidentea, Iñigo Alberdi, Zuzendari Nagusia, eta Andrés Orozco-Estrada Zuzendari titularrak eman dituzte ezagutzera xehetasun guztiak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Donostian, Orkestraren 2011/2012 Denboraldia aurkeztu berri da. Kultur Sailburu eta Orkestrako Presidente Blanca Urgell, Zuzednari Nagusi Iñigo Alberdi eta Zuzendari Titular Andrés Orozco-Estrada izan dira denboraldi berriaren xehetasunak azaltzeaz arduratu direnak.

Blanca Urgell, Kultura Sailburu eta Orkestrako Presidenteak Andrés Orozco-Estradak Zuzendari Titular gisa 2013-2014 denboraldira arte berritu duela jakitera eman du. Berritze honek orain arte lortutakoaren eta bi aldeek norabide berean lan egiten jarraitzeko duten borondatearen baieztapena suposatzen du. Gainera, Orkestrak gizartearekin duen lotura hestua goraipatu du, erakunde honek duen garrantizaren erakusle.

Andrés Orozco-Estradak, halaber, Orkestrarekin 2014. urtera bitartean lotuko duen berritzeagatik bere zoriona agertu du eta datorren denboraldiaren ardatzetariko bat izango den errepertorio klasikoa lantzearen garrantzia azpimarratu du.

Programazio berriari dagokionez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu-Denboraldiak bere jardueraren funtsa izaten darrai, denboraldi bakoitzean bere egitekoaren %50a suposatzen duen musikazko espazio sendoenari bere ahalegin gehiena eskaintzen dio. Horregatik, Abonu-denboraldia kontu, logika eta koherentzia handiz programatu behar da. Zentzu honetan, zuzendari titular gisa emango duen hirugarren denboraldian, Andrés Orozco-Estradak finkatutako lerroak erabakiorrak gertatzen dira Orkestra kalitate, dinamismo eta malgutasun maila gorenago batera eramateko apostuan koherentziaz aurrera egiteko. Hiru bertute handi nazioarte mailan ere bide egiten duen orkestra batentzat: erreferentziazko aretoetan aritzeaz gain (Vienako Konzerthausera itzuliko da), nazioarteko elkartrukeak (Bordele eta Milan Düsseldorf) eta naziorte mailako obren enkarguak biltzen dituen egitasmo berria esfortzu horren erakusle dira.

Baina gainera, Abonu-Denboraldia eta nazioarteko ikuspegi estrategikoaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere izakera osotzen duten jarduera multzo zabala garatzeko gaitasuna du: Miramongo Matinéen Orkestraz, bere Musika Gelaren bidez haur eta familiarteko entzulegoarengana heltzeko gai den Orkestraz (zuzenean edo telebistaren bidez, Sinfokidsekin) ari gara; 2500 eskola-haurrentzako jarduerak burutzen dituen Orkestraz, "Musika Laborategia"ren bidez ikasle gazteei aukera ematen dien Orkestraz, bere bideaz urrundu eta KlasikATen bide ezberdinak lantzen dituenaz, gizartegintzaz arduraturik, bere musikaren bidez babes gutxien duten gizataldeak gizarteratzea helburu duen Orkestraz (FEVASekin lankidetzan egindako tailerrak edo Arrasate eta Zamudioko psikiatrikoetan kontzertuak, esaterako); grabaketen bidez euskal sorkuntza sinfonikoaren ondarea biltzen duen Orkestraz ari gara. Hau da Euskadiko Orkestraren izaera, gure gizartearengandik hurbilen dagoen orkestra, uhin konzentriko baten moduan, bere musika-jerduera zabaldu eta askotariko eszenatokietan barneratzen den Orkestra. Hau da 2012 urten 30 urte beteko duten Orkestraren izaera.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar