Asteazkena 17 Abuztua, 2011

Kepa Junkerak bere lehenbiziko grabaketa sinfonikoa burutuko du Euskadiko Orkestraren eskutik

Atzo asteartean hasi eta larunbatera, hilak 20, bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kepa Junkera elkarrekin gauzatuko duten estreinako proiektu diskografikoan murgildurik daude. 2010eko otsailan lehenbiziko esperientzia bat partekatu ostean, Orkestrak eta bilbotar trikitilariak proiektu bikoitza dute orain eskuartean: batetik, egunotan Orkestraren Miramongo egoitzako auditorioan grabatzen ari den dk eta, bestetik, 2012ko martxoan izango diren KlasikAT zikloaren baitako kontzertuak. Orkestraren ziklo honek klasikoaz at geratzen diren musika-estiloak lantzen ditu.

Ekoizpen berri honen musika-zuzendaria Enrique Ugarte izango da eta Keparen lanaren aukeraketa bat bilduko du, oraingoan bertsio sinfonikoan. Izan ere, estreinako aldia da Kepak orkestra sinfoniko batekin grabatzen duela. Oraintxe Euskadiko Orkestra eta bera gogoz ari dira lanean Orkestraren egoitzako auditorioan, beste behin grabaketa estudio bilakaturik. Lan berri hau, bakoitza bere alorrean, gure herriaren ondare musikal tradizional zein garaikidearen sustapenaren eta handitzearen erreferente diren Kepa Junkera zein Euskadiko Orkestraren ekoizpen diskografiko aberatsari gehituko zaio

Grabaketa
Abuztuaren 16tik 20ra:
Euskadiko Orkestraren egoitza, Miramon, Donostia-San Sebastián.

Enrique Ugarte, zuzendaria
Kepa Junkera, akordeoia
Euskadiko Orkestra
Orquesta de Euskadi

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar